PATXADA
Nagi esnatzen da eguna San Diegoko hondartzetan. Gauean halako behe laino estu batek irensten ditu bazterrak eta eguna ez da erabat garbitzen eguerdirarte. Ordu horretxek aprobetxatu ditugu itsaso aldera jo eta Jackes Coustorena egiteko. Pelikanoak ziztuan arrain bila uretara sartzen harrapatu nahian eman ditugu orduak. Bazeuden baita, urrunean, delfinak eta itsasoko leoiak ere. Surferrak ere zientoka, nola ez.
ARRANTZA
Arrantzan ere jende piloa. Japoniar itxurakoak arrantzale gehientsuenak. Berdel ugari harrapatu dute gaur.
ETXEAK
Gauden lekuan ez dago ez Txaletik, ez etxetzarrik, eta ezta hoteltzarrez osatutako resortik ere. Ez dakigu horrela izango den California osoan, baina hemen gutxienik, San Diegoko OCEAN BEACH-en, hala da. Etxeak simpleak dira, prefabrikatu itxurakoak ia denak, praktikoak, erabilgarriak.
EGUNKARIAK
Egunkariak, orohar (NY times, Wall Street journal,Washintong post eta halakoez haratago), pobre samarrak iruditzen zaizkigu. Bai San Diegoko Tribune, bai Los Angeles Times, edo Colorado zein Arizonan irakurri ditugunak sinpleak ziren. Lau gehigarri dakarte normalean egunero (Health, business, sports, local), eta politika zein internazional atalari ez diote tarte handirik ematen. Ikusi dezakezuenez, formatoa ere kusiosoa dute.
ARRAINA, PELIKANOAK BEZALA...
EGUZKIA
Eguzkiak poza eta distira dakar baina berorik ez. Hemen ere, udazkena udazken. Jertsea soinean ibili behar gustura pasiatu ahal izateko, aizue. Eguzkiak gogorren astintzen duenean ere ez pentsa bero askorik egiten duenik. Epeltasun atsegin eta ederra, hori bai.
EGUZKI GOXOA... ETA UR HOTZA
Saiatu gara pazifikoan barrena igeri saiotxo bat egiten ere... ezinezkoa, aizue. Ura hotza ez, izoztua!
Banoa uretara!!! Animoso joan da... |
Freskoooo!! |
Ariketatxo batzu egingo ditut lehenengo... |
Saltotxoak.... |
ZAKURRA
Irudiotako zakurra erdi husky erdi otsoa da. Ikusgarria, tripolineraino heltzen zitzaidan...
GURASOAK
American way of life...
DOWNTOWN
Bihar hondartza utzi eta SAN DIEGO erdiadera goaz beste lau egun bertako alberge baten pasatzera. Hiriak asko du eskintzeko, eta gainera, RUPER-ek kantatzen duen bezala, "... ez duela nahi, zeru urdina egunero..." Alegia, hondartzako pakea ederra dela baina zertxobait aspergarria ere bai.
AFARIA
Albergea kooperatiba organikoko partadaidea denez, bertan erositako jakiekin egin dugu gaur afari ederra. Barazki menestra ederra prestatu du chefak!
Katxis!!!! Patata bigunegia.... baina gustu naturalak, ze ondo. |
EUSKALDUNAK
Lehen ere komentatu genuen baina aipatzea merezi duten 2 kontu segidan. 1/Badirudi euskaldunak ondo ikusiak gaudela mundu zabalean. Nongoak garen galdetzen duten bakoitzean, BASQUE COUNTRY erantzun eta sikiera Euskal Herria arrotz ez zaienei halako miresmen eta kuriositate keinu bat ateratzen zaie segituan. Pozgarria da. OH, BASQUE! diote harriduraz bezala, THAT´S PRETTY INTERESTING!
Eta ez dakigu ondo aspaldiko herri zahar bati ukan diezaioketen miresmenaz mintzo diren ala tribu exotiko bateko partaideen hizkera arraroak eragindako txundiduraz. Modu batera edo bestera izan, begi onez ikusten gaituzte, eta hori ederra da, modu askosaz ilunagoan begira ziezaguketen eta.
2/Gringoen espontaneitatea, solasaldi bat hasterako orduan esaterako, flipantea da. Nahikoa zaie begiratu bat, irribarre bat, egunon bat nongoa zaren etabarrak galdetzen hasteko. Horrelakoetan sentitzen da bortitzen hizkuntza bat ez menderatzeak sorrarazten duen inpotentzia. Nahi eta ezin hori kriminala da. Hutsaren hurrengo sentiarazten zaitu, eta ez da izango gringoek ulertzeko eginahalak egiten ez dituztelako, pazientzia badute eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario