SLO deitzen diote 45000 biztanle dituen herri honi. Herriaren inizialak direlako batetik, eta baita, antza denez, SLOW-hitzarekin dituen konnotazioegatik. Motela da herriaren tempoa, lasaia. 12-bat kilometrotara dauka kostaldea, eta Los Angeles eta San frantziskoren erdian kokatua dago.
EGUZKIA
Eguzkiarekin batera egiten dute hemen herritarrek bizimodua. Goizean oso goiz hasten da eguneroko jarduera eta arratsaldeko 4.30 etarako berriz, ilunabarrarekin, amaitu. Zortziretatik aurrera ez da inortxo ikusten kalean. Ulergarria, bestalde, egunez giro ona egiten baitu baino gauez tremendoko hotza.
Atzo, esaterako, gauean heldu ginen San Luis Obispora. Kaleak ilun eta hutsik aurkitu genituen, bazirudien jendea bat-batean desagertu zela. Joan ginen albergera ostatu hartzera, eta hara, lekurik ez. Tira, ba, aurrera. Baina... Nora joan? A ze lelokeria!, esango duzue, ba beste hotel batera! Ez da izango hotelik ez daudelako horraitiokan... Ba ez zitzaigun batere erreza suertatu lo-lekua aurkitzea, aizue. Eta ez ez zeudelako, non zauden galdetzeko inor aurkitzen ez genuelako baizik! Motel horietako bat harrapatu genuen azkenean eta gaitz erdi. Baina zinez, hamar terdietan ez zegoen katurik kalean! Harrigarria!
PLASTIKOA, BERRIZ
Oso gringoa den leku batean gosaldu dugu. Hara zenbat plastikozko ontzi atera dizkiguten kafe ziztrin bat eta ura hartzeko. Erreziklatu egingo dizkitek, pentsatuko du nonork. Ba ez jaunak, guztia zabor-ontzira, bere hortan. Kontsumoa errotik aldatu beharko da herrialde garatuetan mundua zaindu eta gorde nahi bada...
HEMEN ERE, PROTESTAK
Europan badugu sarri joera Estatu batuarrak lo daudela pentsatzekoa. Ez da horrela, eta hori argi erakusten dute OCCUPY eta beste hainbat giza-mugimenduk. Azpiko argazkikoak WOMEN IN BLACK erakundeko partaideak dira. 1988-an sortu zen gerren aurkako eta justiziaren aldeko mugimendu hau.
Hemen, San Luis Obispon, 2008-tik ari dira jo eta fuego. Emakumezkoek osatzen dute mugimendua (gizonezkoak ere ekintzatan parte hartzera gonbidatutak daude, noski) eta astean behin bi ordutako elkarretaratze isila egiten dute. Hemen asteartetan, San Josen asteazkenetan, Santa Barbaran ostegunetan... etbar. Emakume oso interesanteak, indartsuak eta irmoak. Gustoa ematen du horrelako jendea ezagutzeak. Gaur gutxi zeuden baina normalean hamar-hamabost bat elkartzen dira, eta hori, halako ingurune kontserbadore batean (inguru hau oso kontserbadorea omen da) ez da gutxi. Interneten ere badaude www.womeninblack.org womens for justice against war.
Occupyak ere kalean. Harrigarria da nola zabaldu den Occupy mugimendua EEBB-etan. Herri handi, txiki, zein hiri guztietan ari dira protestan. Eta jada badira 2 hilabete borroka hasi zenetik! San Luis Obispon 60 bat pertsona dira gau eta egun udaletxe aurrean akanpatuta daudenak. Ostegun eta larunbatetan manifa jendetsuagoak egiten dituzte. EEBB-etan halako mugimendu bat gorpuztea zein zaila den azaldu digute. Ordu eta legedi ezberdinei lotutako aktibistak elkar lotzearen zailtasunaz ibili zaizkigu. Animo eta ilusioz blai daude. Zerbaiten hasiera dela diote: THE BEGINNING IS NEAR.Hala bedi!
TABERNA-LIBURUTEGI-JATETXEA
Taberna kurioso eta eder asko daude herrian. Horietako batean bazkaldu dugu. Giro bohemioa erabat.
Taberna kurioso eta eder asko daude herrian. Horietako batean bazkaldu dugu. Giro bohemioa erabat.
BIZIKLETAZ
Bizikletaz ibiltzeko paraje ikusgarriak ditu San Luis Obispok. Orain, hankei astindu egin behar zaie. Mekauenla! Hor ibili gera Lejarreta eta Gorospe lez gora eta behera. Hemen, itsasoaz gain, Treking eta bizikletan ibiltzeko bide zidor eta ibilbide ugari daude. Plazerra, nahiz eta ipurdia erabat birrindu!
Inguruan dagoen laku bat ikusteko aprobetxatu dugu.
Ez da orokorra baina denda askotako erakus-lehiotan ikusi daitezke hau edo antzerako leloak.
Kolo eta Rado sozializatzen...
No hay comentarios:
Publicar un comentario