IGANDEA LEZ
San Diego hain da lasaia egunero igandea ematen duela. Trafiko oso gutxi eta geldotasun alfer bat bezala airean...
BALBOA PARK
Vasco Nuñez de Balboa esploratzaile espaiñolak jarri zion izena San Diego hirian dagoen parketzar honi. 5km karratu ditu eta EEBB-etako parke urbano handiena da.
Museo ugari daude bertan eta baita San Diegoko Zoo-a ere. Lekua ikusgarria da: handia, ederra eta zirarragarria.
Milaka larrosa ezberdin loretan, azaroan! |
HILLCREST
Parkearen iparraldean dagoen auzo eder baten izena da Hillcrest.
San Diegoko gay eta lesbianen bastioia da. Taberna eta jatetxe asko daude eta oso giro atsegin eta liberala dago bertoko kaleetan. Californian badu indarra gay eta lesbianen mugimenduak. Hemen, homosexualak, "visibleak" eta borrokalariak dira. EEBB-etako beste estatu askotan gertatzen ez den bezala, eskubide zibil asko eskuratu dituzte nahiz eta oraindik ere ari diren beste hainbat lortzeko borrokan (ezkontza, esaterako). Izan ere, 2008-an legalak ziren gay eta lesbianen arteko ezkontzak baina 5 hilabete iraun zituen soilik baimen horrek. Gaur egun ilegalak dira oraindik.
REZIKLAJEA
Sinestezina da gringoek zenbat plastiko kontsumitzen duten. Bazkaltzeko entsalada jan dugu eta hara zenbat plastikozko ontzi atera dizkiguten.
Horri batu kalean kontsumitzen duten kafe eta abarren edukiotziak... harrigarria da. Are gehiago erreziklajearen aldeko kanpainak egin, egiten direla ikusita. Kontsumoa gutxitu beharra daukate (guk bezala, bestalde), bestela ez dago zer eginik.
ERREALITATE KRUDELA
Txundituta gaude San Diegon ikusten ari garen etxerik gabeko pertsona kopuruaz. Argazkian janaria banatzeko zentru bat. Asko daude eta gurean Karitasek egiten duen antzeko lana egiten dute. Jende ilara luzea janaren zain. Hogeitamar metrotara, berriz, San Diegoko gazteak parkeaz gozatzen eta gu geu pasioan. Sistema deskiziatua, hau.
OCCUPY SAN DIEGO
Occupy mugimenduaren kanpalekura iritsi bezain laster agortu zaigu kameraren bateria. Ia hobe. Los Angeles-ko protesta mugimendua tristea iruditu bazitzaigun hau negargarria. Bi dozena "Pies negros" lurrean etzanda. Besterik ez. Ez etxegabeko pobrerik, ez aktibistarik. Eta polizia mordoa. En fin. Eskerrak beste hiri batzuetan fuerte ari diren. Atzo OAKLAND-en 10.000 manifestarik portua itxi zuten egun osoz (EEBB-etako 5.en portua da). Greba deitu zuten eta badirudi komertzioaren zati batek bat egin zuela grebarekin. Ez horrenbeste industriak. Portu industriala,eskolak eta komertzioaren zati bat behintzat, geldirik.
SMOKING
Argazkiko lounge-an pipa eta puroak erre daitezke baina zigarrorik ez. Pena, lekua oso polita baitzen! Jabeari galdetu eta zera esan digu: berak ere kanpora joan beharra duela zigarroa erretzera taberna barruan garagardo eta whisky kopazo bat hartzen duten artean puro erretzaileek! Harrapatu katua!
Pirata gaur, pilotu!!!
Itsasontzi haundiak bezain beste gustatzen zaizkio Andoniri hegazkinak... lurretik, beti ere! Hegaldiekin oso urduri jartzen da baina hankak ondo asentaturik dituenean izugarri gozatzen du abioiak ikusten, eta hemen, hiri erdian dagoenez aireportua, oso oso baju ikusten ditugu bertara iristen diren hegazkin guztiak.
Barazkijaleak ikusten dudanez txungo txungo ¿Ez?
ResponderEliminar