ALBERGEA, EKOLOGIKOA
HI Hawthorne albergean hartu dugu ostatu Portland-en. Oso ondo kokatua dago eta merkea da. Ekologikoa, gainera. Erabat alberge berdea da: hau da, berton kontsumitutako ur eta energia guztia bertan ekoizten da. Euria egiten duenean jasotako uraz hornitzen da, adibidez, albergeko ur kontsumoa.
AUZO BIZITZA
Bai San Frantziskok, bai Portland-ek, eta baita, antza denez, Seattle-ek ere auzo bizitza aberatsa daukate. Zera esan nahi dugu: hiriaren erdiak baduela bere garrantzia baina auzoetan egiten dela nagusiki, bizimodua.
Eguna Hawthorne-n eman eta gure auzoari usai, kolore eta tenperatura hartu nahi izan diogu gaur. Hirurak hartu dizkiogu: usaia, kolorea eta tenperatura. Usai fresko eta gaztea dute kale bazterrak; alternatiboa, kontrakulturala, bohemioa. Koloreak berriz, bizi eta alaiak, udazkeneko kolore argi ikusgarriak. Eta tenperatura... aiiii, hotza eta euritsua. Baina... alla cuidaus!
Etxe askotan baratza txikiak ikusten dira atarian... ez da marrubi garaia, baina landareak badaude!!! |
HAWTHORNE BOULEVARD AND BELMOND STREET
Horrexeik gu bizi garen inguruneak. Biziak, aktiboak. Jatetxe, antzerki areto, liburudenda, teteria, kafeteria eta denda hyppy eta vintage ederrak daude. NEIGHBOR MADE NEIGHBORWOOD, diote hemen, eta komertzio, jatetxe eta tabernen kalitatea ikusita, hala da. Militanteak dira auzoaren defentsan: komertzio guztietan dago auzoaren aldeko aldarria (bertan kontsumitu etabar). Aipagarria, baita, zenbat arbola dagoen, batzuetan basoaren erdian gaudela ematen du!
Ruby, raspberry ale. Bertan egiten duten zerbeza, fruta gusto arinaz... oso ona!!! |
Baina kafetegi asko eta ederrak dauden arren... guri eta Kolo eta Radori, zerbezeriak gustatu... hara!
Bide batez, hemen ere badago krisia, ez itxuran Euskal Herrian bezain larria, baina badago. Ba, hara, hemengo tabernek inundienak asmatzen dituzte bezeroei eusteko. Happy hour-ak egunero daude. Baina horrez gain, gauza piloa antolatzen dute erreklamu gisa. Esaterako, batzuk astelehenetan billar-a jartzen dute egun guztian zehar doan, martizenetan menuak 2 dolar gutxiago balio ditu... musika emanaldi etabarrak muntatzen dituzte asteko egun guztietarako. Egunero makinatzen dituzte halako kontuak. Gurean ere badaude zenbait Antzoki eta taberna horrelakoak egiten hasi direnak, baina, dudarik ez, gehiago behar genituzke.
TOPIKOAK HAUSTEN
Jone Miren eta biok EEBB-etaz genituen hainbat topiko eta aurreritzi hausten ari zaizkigu poliki-poliki. Hainbat aspektutan herri hau kaka-zahar bat eginda dagoela egia da (pobrezia, osasuna, etxebizitza...), baina bestetik, oso nazio aberats, adoretsu eta prestua ere bada.
Gringoek hanburgesak baino ez zituztela jaten iruditzen zitzaigun eta hara, inon baino jatetxe begano, begetariano eta jaki organiko gehiago ikusi dugu hemen... Zemento hutsezko hiritzat geneuzkanak berdegunez josita daude... Herrialde fatxa samarra begitantzen genuena jende borrokalariz betea dago... Kuriosoa. Baliteke "norteamérica profunda" deitzen dioten hori bestelakoa izatea, baina gu izan garen lekuetan gutxienik, era guztietako jendea dago eta tartean asko eta asko politikoki oso jantziak eta ezkertiarrak. Edo akaso Españan PP-k gehiengo osoz irabazi duelako atzerakoi eta fatxak dira españolak? Edo zer esan Euskadi eta Catalunya-ri buruz, non EAJ eta CIUk irabazten dituzten hausteskundeak behin eta berriz...
Umbrelo RIP
Eman du bere onena gure aterki txinoak. Gaur erabat hautsi da. Ta nola diren kontuak aizue, lehen beltz batek egiten zuen lanerako bi txuri daude orain...
MARKET
Erosketak egin eta albergean afaldu dugu gaur. Denda ederrak daude gure auzoan. Gertuko produktuen aldeko apustu serioa egin dute hemen eta igartzen da. Itxura aparteko barazkiak... bertan ekoiztutako okela...
Portzierto, ez gara ohitzen: hemen edonork ematen dizu sekulako palikea (zentzu onean). Bai supermerkatuko kajan ari denak, bai tabernariak, bai okinak: Good morning/afternoon/evening! How are you doing, guys? Everythink its ok? Do you need something? Harrigarria, aizue. Eta tremendoko gozamena, noski.
Ah, afaria, primerakoa! Ez dakit ez ote dugun azkenean jatetxe bat montatu beharko hemen....
Albergea ekologikoa eta zertxobait funkya ere bada... badakizue, hemen guztia da oso cool-a...
No hay comentarios:
Publicar un comentario