Vistas de página en total

2011-11-20

Azaroak 20 - TRAVELLING AND MARCHING DAY



BYE BYE CALIFORNIA
Bartuloak batu eta bagoaz berriz bidean. Ederra bidaiatzen ari direnen artean sortzen den konplizitatea. See you travellers! Be safe and enjoy! esanda agurtu gaituzte eta ditugu bideko lagunak albergean. Bagoaz Oakland-era, hor hartu behar baitugu Portland-erako trena gauez.18 ordu.





Bidean galdu egin gara, nola ez. Batek daki nola bukatu dugun Oaklandeko RAIDERS-en futbol zelai inguruetan, kintopinon, ezerezaren erdian... kar-kar.



OAKLAND
Oakland San Frantziskoren alboan dagoen hiri  industriala da. Kulturalki oso jatorri ezberdinetako pertsonen bizilekua, 150-en bat hizkuntza hitz egiten dira hirian. Portu ingurua (Jack London square) ikusgarria da, gainontzean ez da oso hiri erakargarria.







OCUPPY OAKLAND
New York, Portland eta Seattle-ekoarekin batera, OCCUPY OAKLAND da ocuppy mugimendurik indartsu eta sutsuena. Manifestazioa izan da gaur arratsaldean eta 10.000 bat lagun elkartu gara hiri erdian.

















Azken aldian polizia gogor ari zaie oldartzen aktibistei. Ikus, azpiko adibide hauek, eta akaso horrexegatik, jendea gogotsu zegoen kaleetan.

Poliziak neskari jaurtitzen diona gas pimienta delakoa da, kriminala. Azpikoa bideo bateko lotura da polizia guztiak igualtsuak direnaren froga:



http://t.co/JlHxsZQH

www.youtube.com
Share your videos with friends, family, and the world

Manifestazio emozionantea izan da. Adin guztietako jendea elkartu da City Centerren oihu bakarra aldarrikatuz: sistema honek porrot egin du, goazen beste mundu bat eraikitzera! Kristolako giroa eta azken gertaerengatik (atxiloketak,bortizkeria...) sutan animoak.







Azken egunotan Occupy mugimendua berpiztu eta indarberritu egin da. Milaka pertsona daude hiri nagusienetako kaleetan eta asanbladatan jada bigarren fase baterako prestatzen ari dira aktibistak. Zenbaitzu hasiak dira greba orokor baten beharra aldarrikatzen. Hasteko, BLACK FRIDAY egunari boikota egingo diote hilaren 25-ean. Black Friday eguna EEBB osoan ospatzen da: beherapen izugarriak aplikatzen dituzte dendek, kontsumo egun itzela da. Apagoi masiboak, kontzertu, antzerki etabarrak daude programatuak EEBB-etako leku askotan. Abenduaren 12-an berriz, California osoko portuak itxi nahi dituzte protesta ekintza erraldoi eta bateratuekin... En fin, giroa puri-purian.



Ez du Occupiekin zuzeneko loturarik baina THINK INDIE izeneko kanpaina ere ohiartzun handia izaten ari da hemen. Auzo bizitza sustatzeari deitzen diote Think Indie, eta kanpainak bizilagunen komertzio eta negozioak bultzatzea du helburu herri eta auzoen bizitza erreaktibatu dadin. 

PASAJEROS AL TREN...
Hustuta, emozionatuta eta pozik hartu dugu gaueko 10-etan trena. Portland (Oregon)... here we go! The beginning is near! Osasuna eta askatasuna!

No hay comentarios:

Publicar un comentario