Vistas de página en total

2011-11-29

Azaroak 30 - SEATTLE-en, EGUN MOKOLOA eta ELUR KOLOREA




Tarteka izaten dira egun leloak, ba halakoxea gaurko gurea. Nola izaten diren ba ajeak jotako larunbat euritsu horiek neguan? Horixe beroi. Ai, larunbata balitz, goizean goiz karrotxoaz erosketak egitera irten, hozkailua bete, bapo bazkaldu eta arratsalde osoa telebista aurreko sofan karakoleatzen pasa...
Ez zen giro gaur Seattle-en: sekulako hotza eta zeru gris ilun siniestroa. Portuan pasiatuz eman dugu gaurko egun lelo hau.



JOHN T.WILLIAMS TOTEMA
John Williams poliziak hil zuen 2010-ean. Totem egile ezaguna zen gizona (Etxe zurian ere badaude bere lanak...). Seattle-eko kale batean gora zihoan esku batean egur pusketa bat eta bestean bere lanabesa (tallatzeko labana) zeramala. Polizia batek gizona gelditu, labana ikusi eta bost tiro eman zizkion han bertan. Ez da kaso aislatu bat. Hemengo poliziak "gatillo fácil"-a du. Aurten hil dituzte jada desarmatutako 5 pertsona. Eta kontu, ez diogu guk, Lonely planet gidan bertan zera jartzen du: kontuz ibiltzeko Portland eta Seattle-eko poliziarekin... Ez hori bakarrik, haien aurrean "egoki" jokatzeko klabeak ere ematen ditu: eskuak altxa eta burua jeitsi polizia batek gelditzeko eskatzen dizunean... en fin.



Tira, harira. Kontua da Williams-en omenezko totema egiten ari direla. Otsailean zutituko dute, John hil zuten lekuan. Argazkiko gizona bere anaia da, Charles. Oso tipo jatorra. Kasua tribunaletan dago oraindik ere.






PORTUA
Seattle-ko portua portu industriala da, bilbokoa bezala. Itzela eta zatar samarra. Eta, ojo, Occupyek abenduaren 12 an West Coast-eta Californiako portu guztiak geldiarazi nahi baitituzte: San Diego, Los Angeles, San francisco, Oakland, Portland eta Seattle. Badirudi Canadako aktibistak bertako portuak geldiarazten ere saiatuko direla... Mundiala izango da, gero!


Hainbat kilometrotako pasealeku bat du ertz guztian Seattleko portuak. EEBB-etan ari gara bai oinez gora eta behera, zenbat kilometro egin ote ditugun... jeeeesus! Nork esan guri?









Bihar 24 ordu trenez... eta gaur aprobetxatu behar hankak luzatzeko!! Batzuk txakurra ateratzen dute pasiatzera eta nik.... Andoniri korri egitea gustatzen zaio... zer egingo diogu ba! 







Aurrealdeko mendi elurtu horiek Canadan daude. Eskerrak Vancouverrera ez joatea erabaki genuen, aizue. Hemengo hotza mundiala bada zer ote da hangoa?



DONAZIOAK
Oinezkoentzako pasabide berria egiten ari dira portu aldamenean. Aurrekontua: 10 miloi dolar. Hor arte, ezer berririk ez. Kontua zera da: obra hau ia bere osoan donazio pribatuek ordaintzen dutela... Ez da horrelako zerbait ikusten dugun lehenengo aldia. EEBB-etan asko dira diru pribatuarekin egindako azpiegitura publikoak.


Bale gurean hainbat gestorek diru publikoa inorena ez balitz moduan xahutzen dutela... baina hortik ogasun publikoa ez esistitzera pasatzea... Publikotasunaren defentsan beti, arraioa!

SPAGETI STYLE
Hara Vespa bat Ducatiaren alboan... bi kontzeptu eta estilo ezberdin, biak ere arrakastatsuak, eta... biak ere italiarrak! Badute, bai, espagetiek beraien gauzak mundu zabalera estiloaz saltzeko abilezia... (Remember pizza and pastaaaa, and Lamborghini and Ferrari and Armani and Benetton and, ezeren gainetik, Sofia Loren, Mastroianni, Sabrina eta Claudia Cardinaleee!). Herrialdea akaberako desastrea da baina beraiek artista hutsak dira. 


TRAIN
Bihar bagoaz San Frantziskora bueltan. 24 orduko tren bidaia. Day off, beraz. Etzi izango dugu elkarren berri. Ah, honi lotutako gauza bitxi bat: trenerako txartelak erostera goazen bakoitzean takillakoak DON´T LOOSE THIS TICKETS GUYS... esaten digu oso modu atsegin baina paternalistan. Ez hemen, alde guztietan, aizue! Ez dakit nik despistatu traza hartzen diguten ala zer baina kontua da amak seme-alabei hitz egingo lieken modu amultsu beretsuan mintzo zaizkigula AMTRAC-eko langileak! Gora AMTRAC (hemengo renfe)! 

Hotzaaaaaa.... benetako hotza gaurkoan! Gustura goaz San Francisco-ko epelera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario