ANFITRIOIA
Iosu Garmendia Oreretarraren eskutik (Thank´s mate) ibili gara gaur San Frantziskon gora eta behera. Iosu bertan bizi da azken 5 urteotan eta ezinobeto ezagutzen du hiri sutsu hau. Berak eraman gaitu hiriko bazterrik interesgarrienetara. Gidari aparta hiri are apartago batean murgiltzeko!
COPPOLAREN KAFETEGIA
Eguna behar bezala hasteko CAFFE TRIESTE ezagunean hartu dugu kafetxoa. Ospetxua da lekua. Besteak beste, FRANCIS FORD COPPOLA-k GODFATHER bertan idatzi zuela diote. BEAT Generazioko idazleen (JACK KEROUAK, ALLEN GINSBERG, ALLAN WATTS...) topagunea ere bazen.
GOLDEN GATE
Hor, laino artean ezkutatuta Golden Gate zubi ezaguna. Iosuk dio lainoarena oso uda parteko kontua dela, neguan gutxitan esnatzen dela hiria lainopean eta suertatzen den aldi bakanetan ikusgarria dela paisaia. Eta hala da. IKUS-GA-RRI-A. Hilean bi pertsonek salto egiten omen dute zubitik behera. Harrapatu katua! Zubiak San Frantzisko eta Marin kondatua (SAUSALITO, BERKELEY) batzen ditu.
MALDAK
San Frantziskok sekulako maldak ditu. Errepidean kotxez gora eta behera ibiltzea toboganean ibiltzea bezalako zerbait da. Ziraragarria!
Asier Iturriagak Steve Mcqueen-ek BULITT filmean ziztuan zeharkatzen zituen kaleak ikusi nahi zituela esan zigun. Ford Mustang baten gainean egiten zuen Mcqueenek hain ezaguna egin zen kale arteko persekuzio famatu hori, eta berez, ez kale bakarrean, baizik eta San Frantziskoko hainbat kaletan errodatua dago. Hara ba, guk BMV batean zeharkatu ditugu kale hauetako asko, Iosu gidariaren trebeziak abiadan eramanda. Txiki, hemen dauzkak errepide horietako batzuk!
AUZOAK
San frantziskon oso nortasun bereziko auzoak daude: HAIGHT ASHBURY, MISSION, CASTRO... bakoitzak bere izaera propioa du baina guztiak dira ikusgarriak. Denda, kafetegi, jatetxe, taberna... kale bizitza aberats eta bizia du hiriak.
MISSION, esaterako, kaleko paretatako muralengatik da ezaguna. Asko eta ederrak daude. Etxeen koloreak ere deigarriak hainbat lekutan. Plazerra begi eta animoarentzako!
RIVERA
Diego Rivera hemen bizi izan zan denboraldi batez FRIDA KALHO-rekin batera. Berak egindako murala ikusten izan gera Arte Eskolan.
TWIN PEAKS
Twuin Peaks Castro auzotik gertu dagoen mendixka bat da. Bertara eraman gaitu Iosuk, handik San Frantziskoko bistak ikus genezan.
Ba hara, bertan kokatua dageon komun inteligente horietako batetara sartu eta ia ezin atera! A ze komeriak!
GOLDEN GATE PARK
EEBB-etako hiri guztiek bezala, San Frantziskok ere baditu hainbat parke. Golden gate Park da nagusiena. Izugarria da.
Bide batez, hiriko populazioari buruzko datu txundigarri bat: biztanleen %35-ak jatorri asiarra du. 800.000 biztanle ditu San Frantziskok.
Wow, what a beautiful city and pictures! The graffiti art is incredible. Wish I were there!
ResponderEliminar