Vistas de página en total

2011-11-22

Azaroak 22 - WALKING IN THE RAIN


PERFECT STORM
Sekulako ekaitza bota du gaur hemen. Antza, ez omen da horrelako ekaitz bortitzik egon 2007-az geroztik (egunkarien hitzak...) bah! 
Ikusten duzuenez, hor bezala hemen ere ezohiko gertakariak "Historiko" "Inoizko" eta horrelako adierekin izendatzen dituzte. 



Euria egin, egin du. Asko. Tarteka haize ufada gogorrak ere bai. Kitto. Gainera, Josu Garmendia San Frantziskoar/Oreretarrak dioen moduan, WEST COAST iparraldea ez litzateke dena izango euririk egingo ez balu. 
Zer den? Ba hara, PORTLAND gutxienik hiri bixi-bixia: kontzertu areto, taberna, jatetxe zein denda funky/Chick/fashionez betetako hiri euritsua.
WILLMETTE ibaiak bitan zatitzen du ia 600.000 biztanleko hiri hau. Ingurune metropolitanoan 2 miloi eta erdi pertsona bizi dira.
Zubiek lotzen dituzte hiriaren bi aldeak...
















Hiria bera nahiko zabala izan arren erraz gobernatzeko modukoa da. Gu puntatik puntara ibili gara oinez euripean, beraz... Eguraldiak txarra eta gaiztoa HOMELESS-entzat izan behar du (1700 omen daude hirigunean), zubi azpietan eta edozelako estalkipean babestu behar euritik.


DOWNTOWN-n garraio publikoa DOHAINIK da: bai tranbiak eta baita autobusak ere.



Hara zerekin egin topo hiri erdian: PSE-ren egoitzaz!


OLDTOWN, DOWNTOWN, PEARL DISTRICT, NOB HILL
Oldtown, Downtown eta beste bi auzo horietan eman dugu eguna, euripean baino ederto, Portland-ek eskaintzen dituen paraje bustietaz gozatzen...










GRUNGE
Grunge espiritua alde guztietan dago hemen; bai jendearen janzkeran eta baita musika eta disko dendatan. Kontzertu areto asko daude. Irudietakoa DANTE´S da. Lokal kurioso eta ederra. THE DANDY WARHOLS eta halakoek jotzen omen dute hemen tarteka.




KULTURA
Bizitza kultural oso oso aberatsa dago hemen. Auzo bakoitzean ateratzen dituzten astekariei bistadazoa ematea baino ez, horretaz jabetzeko: kontzertu, antzerki... asko eta denetarikoak. 


Badaude baita aldizkariotan poliziari aurre egiteko arropa proposamenak... Harrapatu katua!


TABAKOA
Tabakoa ez merke baina sikiera beste hainbat lekutan baino merkeago dago hemen...


FARM MARKET
Merkatua daukagu albergetik gertu, beraz, beste behin ere, aparteko afaria! Gaur bufalo haragia jan dugu. Harrapatu katua! 


Bufalo haragia oso gorria da, txanpiño eta tipularekin nahastu dut "hanburgerrak" egiteko!



Gauean, berriz ekaitza.
Justu-justuan iritsi gara albergera. A ze komeriak! Hori zen hori bota beharra... jesuuuuus!




No hay comentarios:

Publicar un comentario