Vistas de página en total

2011-11-14

Azaroak 15 - MONARCH TXIMELETA


NATURAL BRIDGES STATE BEACH
Natural Bridges State Beach-era jo dugu goizean bertako Monarka tximeleta kolonia ikustera. Tximeleta mota hau ederra izateaz gain erabat harrigarria ere bada. Hara, Kanada eta Mexikoko lur hotzetatik ihesi Californiako Monterrey Bay-ra (Santa Cruz) migratzen dute. 2000 km-tik gorako zeharkaldia egiten dute tximeletok, eguneko bataz beste 160 km, eta, harrapatu katua!, 10.000 oinetako (pies) altueran egiten dute bidaia. 
Baina kuriosoena zera da: tximeleta berak ez duela inoiz hasi eta buka migrazio zeharkaldi hori egiten, lau-bost belaunaldik burutzen dute bidaia.
Santa Cruz eta Monterrey bay-ko beste santutegi batzuetara urria erdialdera ailegatzen dira eta martxorarte edo berton gelditzen dira.
Harrigarria eta ederra tximeleta, eta are harrigarriagoa natura bera eta bere misterioak.














MARATON MAN AND WOMAN
Orain, harrigarria baita ere, tximeleton santutegira ailegatzeko hartu dugun paliza! Egin ditugu gutxienik 15 kilometro. Dena den, a zelako ibilbidea, aizue! Itsas bazterrari segika joan eta joan, eguzkipean, paisaia paradisiakoa miretsiz... txundigarria! Duda barik, aspaldian egin dugun pasiorik eder eta txundigarriena!





Jende asko ikusten dugu umeak paseatuz korrika!!! Edo korrika, umeak paseatuz...














SURF
Bada Santa Cruzen Surf museo bat. Surfak, noski, garrantzi asko du hemen. Museoa kuriosoa da herrian surfa noiz hasi zen erakusten baitu. Eta hara, modernoa dirudien arren guk uste baino lehenagokoa da! 1885-ean jada Surf egiten zuten hemen! Hawatik etorri zen olatu gainea dantza egiteko ohitura hori hona. Nork esan, eh?











BIZIKLETA
Bizikleta denda asko daude, eta jendea ere badabil hemen bizikletaz. Edozelan ere, oraindik orain, autoa nagusi. Eta aipatzekoa da zeren azken aldian bizikletaren aldeko nahikoa mezu erradikalak ikusten ari gara. Obispon bazegoen kartel erraldoi bat denda baten: FUCK THE GAS, BE PART OF CICLYNG REVOLUTION! Bestalde, asko dira Pazifikoa bizikletaz zeharkatzen duten bidaiariak. Gure albergean badaude pare bat Kanada-Mexiko egiten ari direnak. 












DEBEKUAZ
Askotan oharkabean pasatzen zaizkigu baina harrigarria da zenbat debeku kartel dauden bai hemen eta bai hor. Fijatzea baino ez da. Eta behin fijatzen hasita txundituta gelditzen da bat: debekuaren paradisuan bizi gara, aizue! 
Askotan ez ote dan "sentido comun"-a bera arautu nahi...








OROITZAPENA
Californian hildakoak kaleko bankuetan jarritako oroigarriekin gogoratzen dituzte. Ohitura kurioso eta interesantea iruditu zaigu. Dirutxo bat eman beharko zaio udalari zure izena eserlekuan jartzeko, imaginatzen dugu, baina norbait gogoratzeko modu ona dela iruditu zaigu.



BIZITZA NORMALA EDO...
Santa Kruz-en nahikoa bizitza ordenatu eta normala daroagu. Eskurtsioren bat egin nonora, kanpoan zerbait jan eta etxean afaldu erosketak egin eta gero. Atzo barazkiak eta entsalada. Arin afaldu genuen... gaurko gosaria borobila izango zela bagenekien eta.
Gaur berriz, entsalada eta arraina.








Andoni portura bidean, afaltzeko arraina erostera.




SURPRISE!
Hara zer azaldu zaigun teilatuan afaria prestatzen geundela! Mapatxe itxurako animalia bat, aizue! Ez dakigu ilunpetan nabarmenduko ote den baina hor dago, frutarbolatik patxada ederrean jaten. 




2 comentarios:

  1. -Hey, what's up your FUCKERS!!! Where is my Cowboy hat?????? How is going your trip??? Enjoying with the sun of California???? What about San Francisco????

    O.K. I can see your fhotos. I can see that you are enjoying the trip, but what about San Francisco??? And Seattle???? Any plan to go there????

    Someone told me that you're going to Seattle. I don't know but I think that Seattle have to be a very nice City. Once I saw in a TV program called Viajeros, Seattle. Seemed a very busy city but also very open to foreigners. There are a lot of live music, lots of bars, lots of partying, but also has a rich history, among them is the life of Jimi Hendrix. Yes, Jimi was from Seattle, also the death of Bruce Lee. By the way, go and see Bruce Lee Cemetery.Yeah!!! he is one of the greates...be water my friend.
    O.K. mates, be save, be good and keep in touch with us. Lots of love and big support for all of you. God bless AMERICA!!!
    (EL HERMANO MENOR).

    ResponderEliminar