Welkome aboard Mikel (paksa guei... patxuk!) and Christine! Here are our feelings and impresions about your great country! Enjoy with us. We will arriving San Francisco on monday or thuesday. Check it out!
SANTA CRUZ RULES!
Santa Cruz rules diogu benetan atzoko eguna eta gero herri hau demasa iruditu zaigulako! Lehenik eta behin, albergea. Ederra da. Arau lelo eta erabat deserosoak ditu (11-etatik 5-etara itxita dago), baina gainontzean, ostatu oso-oso ona da.
HERRIA
Kaliforniako portu guztietan daude itsas lehoiak. Ikusgarriak dira. Animaliok ikusita edozein ausartzen da itsaso honetan igeri egitera! Nooor! Belula!!!!
OCCUPYAK
Bale, izan gaitezke zertxobait plastak, baina guri mugimendu hau ziraragarria iruditzen zaigu. Herri zein hiri guztietan daude. Asko dira. Inork ez zuen txakur handirik ematen mugimendu honen iraupenagatik eta hara, bi hilabete eta gero hor segitzen dute: indartsu, adoretsu... Emozionantea da. Santa Cruz-en ehun bat lagun daude akanpatuta udaletxe aurrean. Atzo bertoko 2 lagun atxilotu zituzten. Hemengo polizia, bide batez, oso autoritarioa da, edozelako aitzakiak erabiltzen ditu aktibistak atxilotzeko. Kriminal hutsak dira.
Mexikon bizi den gringo batekin izan gara akanpadan. Ez du EEBB-etan bizi nahi. Nazio hau jasangaitza dela dio. Fatxadako askatasun birtuala bizi dela hemen. Mexikoz galdetuta, han ustez dagoen giro biolento eta hilketei buruz, zera diosku: hori egunkariek emandako ikuspegi deformatua baino ez dela, bera patxada ederrean bizi dela, Iparramerika askosaz herrialde inseguruagoa dela...
MURAL POLIT ASKO HERRIAN
ETA LEKU ATSEGINAK... Sub Rosa liburutegi-kafetegi anarkista.
MURAL POLIT ASKO HERRIAN
ETA LEKU ATSEGINAK... Sub Rosa liburutegi-kafetegi anarkista.
LIVE MUSIC
Arratsaldea mozkorkerian eman dugu. Erre daitekeen taberna bat aurkitu dugu erdialdean eta gainera, zuzeneko banda ari zen bertan jo eta fuego. Ez gara arratsalde osoan handik mugitu, noski. Stones, Zeppelin, Hendrix... giroan, zigarroa esku batean eta zerbeza bestean, nola handik mugitu? Nora? Nola erre daitekeen galdetu eta zera esan digu tabernariak: it´s a long story! Bejondeiela!
No hay comentarios:
Publicar un comentario