Herri erdi hippy, erdi burges, erdi libertarioa da Santa Cruz. Kostaldeko herri guztiei bezala, itsaso eta hondartzak ematen dio Santa Cruzi daukan izaera berezi hori.
TRENBIDE ZAHARRA
Aspaldiko trenbidetik kostaldea zeharkatzen duen ibilbide ederra dago Santa Cruzen. Bizikleta edo oinez bueltatxoak egiteko ere oso leku aproposa da.
MERKATU TXIKIA
Hemen merkatu txikia edozein etxeko ataritan montatzen dute ti-tau batean. Ohitura interesgarria da norberak soberan dituen gauzak espaloian salgai jartzearena, ez?
PORTUA
Portu izugarria du Santa Cruzek. Ontzi gehienak, denbora pasarako belauntzi eta yateak.
50 bat arrantzuntzi omen daude. Garai batean, antza, garrantzi handia zuen hemen arrantzak. Orain gutxiago, bistan da.
BESTE HONDARTZA ITZEL BAT...
AMETSETAKO ETXEA
Aukeran, eta hemen bizitzea egokituz gero, etxe honetan biziko ginateke. Asko daude dotore eta ikusgarriagoak, baina, guri hau gustatu zaigu, hara. Terraza batez ere. Jeje... Hemen azkar irudikatzen du batek bizimodu alfer moduko bat: arrantzan egin, surf edo kirol apurtxubet, bazkaldu, siesta pitin bat... hitz aspertu bat auzokideekin tabernan... afaldu, ohera eta bihar beste horrenbeste. Lana? Umm... zer zen hori?
Hauxe izango litzateke gure kalea... |
Auzotarrak hostoak biltzen konpost-a egiteko |
Agiriano, hau gure bizilaguna... bixitan etorriko zara, ezta? |
BARRAKAK
EEBB-etako kostaldeko herri askotan dago hondartzan bertan atrakzio parke bat. Santa Cruzen ere bada halako bat. Boardwalk deitzen diote eta mota guztietako barraka, jatetxe eta fast-food-ak daude.
EGUZKI ORDUAK TOPERA APROBETXATZEN....
Gaur, motor, bizikleta, patinete, surf taula, belero ez dute ezer etxean utzi! Denak kalera...
BAILABLEAK
Hara, hondartza ondoan musika jarri eta dantzan jendea, aizue! Ederra!
PROHIBIDO PROHIBIR!
HITCHCOCK-en LOS PÁJAROS
gogoratzen? ui,ui, ui...
FURGON MAN
Paul du izena furgonetako gizonak eta kontrakoa dirudien arren ez da kaxkajo bat. Aitzitik, oso tipo interesantea iruditu zaigu. Politikoetaz nazkatuta baina ereberean politikaren beharraz jabetuta, alderdi bat sortu nahi du tipoak.
ITSAS-IZAR ERRALDOIAK
Itsas-izar beldurgarriak ikusi ditugu espigoian Itsa-leoiekin batera. Harrigarria.
UR ERTZEKO ARTISTAK
ARGIA, MAGIKOA
Esana dugu lehen ere, kalifornian ilunabarreko argia magikoa da.
MILITARISMOA
EEBB-etan (edo gutxienik EEBB-etako mundu ofizialean) militarismoa zein errotua dagoen ikusteko bi adibide: Duela bi egun "VETERANS DAY" ospatu zen. Herrietan desfile eta omenaldiak egin zitzaien soldadu beteranoei. OBAMA San Diegoko "Ronald Reagan" portabioian egindako ekitaldi ofizial batean izan zen. Egunkarietan egunari ematen dioten relebantzia ikusita, egun ofizial garrantzitsua gringoentzat.
Bihar, berriz, MILITARY APRECIATION MONDAY ospatzen dute. Zer den hori? Auskalo! Baina Telebistan jo eta ke ari dira gai horrekin.
Planak aldatu ditugu. Etzi goaz San Frantziskora. Asko gustatu zaigu Santa Cruz, eta gainera, nagia ematen digu hotz eta euritara joateak... Hain goxo egoten da eguzkipean...
No hay comentarios:
Publicar un comentario