BUBBLE GUM STREET
San Luis Obispon bada oso leku ezagun bat Gum Street izenekoa. Txiklez betetako kale bat da. Antza, duela zenbait urte hasi zuen jendeak txikleak horman pegatzeko ohitura hori. Ospetsuak diren leku edo gauza askorekin gertatzen dena gertatu zaigu geuri ere bertaratzean: pues vaya! esan, lau argazki atera eta ospa! Ba, horixe.
BICYCLE MAN
Azpiko ero hau bizikletaz ari da NY-San Frantzisko bidea egiten. Gure alberge berean hartu du ostatu. Bizikleta bitxia du, hori bai. Bera ere halakoxea. Ez diogu ero deitzen bizikletaz ari delako bidaiatzen, burua zertxobait endretatua duelako baizik. Bere berri jakin nahi baduzue ikus REX HAZARD Facebook-en. Xelebrea tipoa.
PASO ROBLES
Nolabait esatearren, Californiako HARO edo LAGUARDIA moduko bat. Ardo-gunea da hau, eta mahasti eta upategi gehientsuenak Paso Robles eta San Miguel inguruetan daude, Obispotik ordu betera edo autobusez.
Andoni, sugandila bezala eguzki bila... itzalean fresko!!! |
Santa Margarita eta Atascadero autobusez zeharkatu ditugu. Herri handiak dira baina dispertsoak erabat. Zera esan nahi dugu, ez dutela ez zentrorik ez pasiatzeko kalerik ez ezer. Kotxez ibiltzeko diseinatutako herriak dira erabat. PASO ROBLES ere berdintsu. Kotxez ibiltzeko errepidez jositako herri zabal-zabal bat.
Hemengo herrixken ereduak (herri fantasmak) erakusten du garbi zergatik den horren garrantzitsua auzoko komertzioa eta bertoko produktuen kontsumoa bultzatzea gurean. Merkatal gune handiek ito egiten dituzte erabat herriak, odolostu auzoak, akatu.
Obispok berak (inguruotako herririk handienak), nahikotxo komertzio ezpezializatu du: arropa, kutixiak... baina ez du erdigunean ez harategirik, ez okindegi ez inolako supermerkaturik. Kotxea hartu eta kanpoaldeko Makro dendatara joatea beste erremedio ez dute bertako bizilagunek.
Guk, geuk, esaterako, atzo afaldutako arraina Morro Bay-ko portuan erosi genuen, ezin hemen, kotxe barik, jatekorik erosi.
Y CUANDO TODO ME VA MAL, ME CALZO MIS BOTAS DE BAILAR!
Aurora Beltranen (Tahures zurdos) letra ezin hobeto datorkigu kanperen dendatzar hau ilustratzeko. Zientoka bota kanpera! Deusik erosi gabe, arrastaka eta negar batean atera gara biok dendatik.
Obispok unibertsitatea du. Eta unibertsitateak, polizia. Ez da irakurtzen baina University Police jartzen du kotxetan. Harrapatu katua!
ELBARRIAK
Hemengo busak elbarrituentzako oso ondo prestatuak daude. Guztiek daukate gurpil-aulkia jasotzeko aukera eta oinez gaizki ari direnetzat ere, autobusak alde batera jeisteko aukera ere badu.
GUZTIA IKUSITA GENUELAKOAN...
Hara, oinetakodun zakurra. Harrapatu katua!
OSTEGUNETAN AZOKA OBISPON
Ostegunero azoka egiten da Obispon. Ikusgarria da. Txikian, gure Abadiño moduko zerbait. Kuriosoena, denetarik ikus daitekeela bertan. Erreparatu argazkiei. Alistatzeko gonbitea gazteei luzatzen militarrak hemen... Libertarioak han... Demokraten aldeko botu eske etorritakoak haruntzago... musiko disparatatuak beste alde horretan... Transgenikoen aurka protestan ari diren gizabanakoak bazterrean... Eta hori guztia barazki eta okela postu tartean. Potaje kaotiko eta ederra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario