Vistas de página en total

2011-11-18

Azaroak 19 - SAN FRANTZISKON ERE HAUSNARKETA EGUNA...


Trenean behar genuen honez gero, Portlan-era bidean. Baina hara, trenean lekurik ez dugu aurkitu eta beste egun batez gelditu behar izan dugu San Frantzizkon. No problem!


BERDEGUNEAK
Sarri, EEBB-etako hirietan pentsatzen dugunean, halako zementozko munstro ikaragarri bat irudikatzen dugu: edizifizio amaigabeak, trafiko itogarria,kutsadura,zarata... Ba ez, hara. Hemengo hiriek, guk bisitatu ditugunak behintzat, berdegune itzelak dauzkate hiri barrenean. San Frantziskok munduko parke urbanorik handiena du (4 kilometro karratu) hiriaren erdian. GOLDEN GATE PARK du izena eta erraldoia eta ikusgarria da.









MUSEOAK
Parke barruan daude ZIENTZIA MUSEOA, JARDIN BOTANIKOA eta YOUNG MEMORIAL MUSEUM-a. San Frantziskok badu arte garaikide museoa ere, baina ez dago parkean, SOMA distritoan baizik. Eguraldi petralari ihes egin nahian joan gara Zientzia museora. 
Museoaren eraikina bera, oso interesgarria da. Erabat ekologikoa da eta "sabai bizia" deitzen diotena du, landarez osatutako hektarea bateko teilatua. 2009-an inauguratu zuten eta eraikin ultramodernoa da.


Ederra izango da udaberri-udaran... erabat loratuta dagoenean, baina udazkenean....

Barrenean, PLATENARIUM ikusgarria. "LIFE" izeneko film ikaragarri bat ematen dute bertako pantailla erraldoi digitalean. Aparteko esperientzia da eta merezi du ikuskizunak.










Gainontzean, era guztietako narrasti, suge, arrain eta tximeletak. Museo interesgarri eta gomendagarria dudarik gabe.






Inorren antzarik hartzen al diozue?.... nik... Pujol-en tankera hartzen diot behekoari, jua, jua, jua...









Azkar mugitzen dira hauek ere!!! Eta ni patxadaz argazkia egin nahian....


KLASIKOEN ARTEKO SOLAS INTIMOA...
Kar,kar,kar.


TAKERIA GORDO
Zera diote: guztiok daukagula munduan gure oso antzeko pertsona bat, "doble" bat. Hara, ba nirea Mexikarra da eta San Frantziskon bizi da...




Bazkaldu eta gero... gero UGER, aizue, zerua erori baitzaigu gainera! Glu,glu,glu...




AZKEN GAUA HEMEN
Euria barra barra kanpoaldean. Eskerrak albergea jende animosoz lepo dagoen...








BITXIKERIAK


POWELL & HIDE
Bi auzo horien arteko bidea egiten duen tranbia da hau. Oso ibilbide polita omen da. Berriz San Franciscora bueltan gatozenerako utzi dugu, Alcatraz-era bisita eta ikusi beharreko beste hainbat gauzekin batera. Kuriosoa zera da: eskuz ematen diotela buelta trastoari langileek. Azpian dauzkazue bideoa. Interesgarria da.



THANKS GIVING DAY
Jada hasi dira hemen ditxosozko thanks giving day egunarekin... Urteko ospakizunik garrantzitsuena omen da gringoentzako...


PROPINA PROPOSAMENA
EEBB-etako faktura bat. Ze propina utzi iradokitzen dizute...


No hay comentarios:

Publicar un comentario