Bidai eguna beste behin ere. Motza oraingo honetan, hau dela eta bestea dela, ordu baten buruan geunden gure alberge berrian. San Diego hirian bi alberge daude eta biak ere estrategikoki oso ondo kokatuak. Iritsi bezain laster, deskubrimentu bat: gure gela mogitu egiten da. Bai jaunak, dardar egiten du zoruak. Badirudi metroa daukagula oin azpian. San Diegok, baina, ez du metrorik. Galdetu dugu harreran dardar horren zergatiaz. YOU ARE ASKING ABOUT THE SHAKE IN THE ROOM? esan digute, ez dakitela zergatik gertatzen den erantzunaz. Total, gurea, gela-koktelera bat dela. Gau dibertigarriak emango dizkigulakoan...
PORT VILLAGE
San Diegon dago pazifikoko itsas-base garrantzitsuena. Pearl Harbor japoniarrek bonbardatu eta gero Gringoek hona ekarri zuten beraien flota eta hori dela eta hiriak pizkunde itzela bizi omen zuen. Portuan eman dugu eguna. Horko guda-barku eta putza! Potabioi itzelak, helikopteroak harat-honat...
ATXABALTARRA, MARIÑELA?
"Txitxinaboko barkitxuela ziztrina" iruditu zaio azpiko "porta-aviones" hau...jua, jua, jua eta ni argazki batean dena sartu ezinik. Ez nuela angulo egokirik topatuko barko arraioa oso-osorik zuei erakusteko! "Barkitxuela" deitu dio pirata honek!!
Ezin dizuet esplikatu zenbat gustatzen zaizkion honelako ontziak Urzelai kapitainari, harrigarria benetan! Gertutik gertura ikusten ere saiatu da... ea biharko zer plan jartzen didan.
Eta ni portuan... giro goxoan...
Aztoratuta bukatu du arratsaldea eta lehenengo berdegunean... siesta, aizue!
Zuzenean doa... |
... bi aldiz pentsatu gabe, lurrera!! |
Lelokeri bi... |
... eta hirugarren minuturako, loooooo! |
HIRI BIZIA
Miloi bat eta seirehun biztanle ditu San Diegok eta hala eta guztiz ere oso hiri lasaia da. Militarrak a kasko porro daudelako akaso (nahiz eta kalean ez dugun bat bera ikusi) edo lehen mailako turismo gunea delako, kontu da pasioan eta ikusmiran ibiltzeko oso hiri aproposa dela. Munduko zoologiko handienetakoa bertan dago eta San Diegoko sea park-a ere mundu mailan da ezaguna. Horri batuiozue kristolako kosta eta hondartzak, temperatura konstante epela, eta horra, aparteko hiria. Bestalde, gau giro bizia du. Dozenaka taberna eta jatetxe daude, eta Los Angelesen ez bezala, hemen guztiek daukate terraza.
HOMELESS
Ez dakigu tenperatura onak erakarrita ala zerk, baina kontua da hemen homeless asko daudela. Gaua elkarrekin pasatzeko liburutegi eta beste zenbait edifizioren babespean biltzen dira asko. Beste hainbat parketan edo ahal duten lekutan. Ez dugu inon horrenbeste etxebako ikusi.
KOLO eta RADO portuan aseturik...
Indartsua...
MEXICO LINDO Y QUERIDO
Mexiko bertan dago eta influentzia asko du hirian. Biztanleen ia %30-a mexikarra da San Diegon. Jatetxe mexikar ugari daude. POKEZ du izena honek. Ona, merkea eta oso dekorazio kuriosoduna da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario