TIPI-TAPA
Atzo Iosuk kotxez ibili gintuen hirian hara eta hona. Gaur, berriz, hankak astintzea tokatu zaigu. Oinezkoentzako hiri aproposa da San Frantzisko. Malda asko ditu, baina gainontzean erraz gobernatzen den hiria da hau.
AMSTERDAM/LONDON/BARTZELONA
San Frantzisko 3 hiri hauen nahasketa iruditzen zaigu guri. Amsterdam-etik giro libertarioa hartzen du. Londresen tankera komertzioan eta lainoan hartzen diogu, eta Bartzelona eguraldia eta itsasoagatik gogoarazten digu.
HAIGHT ASHBURY
Haight Ashbury auzoan eman dugu goiza. Auzo elektrikoa da, bigarren eskuko eta vintage dendaz josia dago. Iparraldera joateko jaka eta bota egoki batzuk erosi beharra geneukan eta han ibili gara dendaz denda, Julia Roberts Prety woman-en baino pozau. Denda, kafetegi eta taberna oso kuriosoak aurkitu ditugu han: alternatiboak, ezberdinak.
Hemen ere bai? |
Hemen Andoni, brand new man, bere bigarren eskuko txamarra eta bota berriekin...
Nik ere bota berriak!!! Zola ikusi besterik ez dago... |
CASTRO
Gay eta lesbianen auzo enblematikoa da Castro. Oso giro bizi eta koloretsua du. Hemen ere denda oso interesanteak (vintagea gustatzen zaienentzat paradisua da hau), eta taberna eklektikoak.
RANKING-a
Tabernaz taberna genbiltzala geure hiri gustokoenen zerrenda egiten ibili gara Jone eta biok. Jolas interesgarria da. Hona hemen nere kuttunenak:
1/Amsterdam 2/New York 3/La habana 4/San Frantzisko 5/Chicago 6/London 7/Madrid 8/Lisboa 9/Paris 10/Liverpool 11/Bartzelona 12/Oslo 13/Roma 14/Sofía
Jone Mirenek ez ditu oso gustuko ranking-ak, baina oso goian dauzka baita Berlin, Buenos Aires, eta Rio.
Kontuak kontu, gauza bat argi dago, San Frantzisko munduko hiri garrantzitsu horietako bat badela!
METROA
Oinez nahikoa ibili ondoren, metroz etxera!
METROA
Oinez nahikoa ibili ondoren, metroz etxera!
THAI AFARIA
Honez gero jatorri oso ezberdinetako sukaldaritza dastatu dugu. Gaur Thailandesa egokitu da.
Fresh spring rolls - Barazki biribilkiak... oso goxoak! |
Espagetti itxurako pasta, soja, barazki eta oilaskoaz |
Tallarin zabalak, barazki eta txerri haragiaz |
Ze polita den San Frantzizko! kar kar
ResponderEliminar