Vistas de página en total

2011-11-27

Azaroak 28 - LONG COLD WINTER





Vancouver-ra (Canada) joan ala ez joan pentsatzen ibili gara azken egunotan. Seattle-etik gertu dago (3 ordu eta erdi) eta oso hiri ederra omen da. Ez joatea erabaki dugu. Egunaren laburrak (4-etan ilun han), hotza eta euriak makurtu du gure gogoa. Hori, eta San Frantziskon eguzkia eta 11 eta 20 arteko tenperatura egiten duela jakiteak, noski. Egongo da berriz haruntz joateko parada, aukeran, udaberri inguruan.

MARATHON DAY
Maratoia egin da gaur Seattle-en. Zakur eguraldia egokitu zaie korrikalariei: haizea, hotza eta euria. Pena ere ematen zuten heuretariko askok helmugara iristean. Emozionantea izan da jendea baldintza horietan korrika ikustea, egia esan. Batez ere publikoak maratoiko parte hartzaileak nola animatzen zituzten ikusteak sortzen zuen zirrara.



Ziklismoan bezala, korrikalari guztientzat dute hemen animo eta txaloak: Good Job boys and girls! Keep runing! Eta begiak malkotan, aizue. Ai, neguaren melankolia sensiblero hau...



EMP
EMP MUSEUM (Experience Music Proyect)-en izan gera gaur. Hendrix bertakoa zela jakinda eta orohar West Coast osoak musikarekin duen lotura estua ikusita (PEARL JAM, SCREAMING TREES, NIRVANA, MUDHONEY, ALICE IN CHAINS... bertokoak dira),  museo borobilagoa espero genuen.  
Hara, museo hau PAUL ALLEN, Microsof-eko fundatzaileetako batek egin zuen 2004-an. Eraikina berriz, ikusgarri eta deigarria, FRANK GHERY arkitektoak diseinatu zuen. Bide batez, ez zaizue iruditzen gizon honek Bilboko Gugenheim-aren eredua behin eta berriz errepikatzen duela bere obra guztietan? Hau, Laguardia-ko MARQUES DE RISCAL  upategiaren eraikina... en fin.





Museoa bera kuriosoa da. Tarterik handiena NIRVANAri eskeinia dago bertan. Argazki, dokumental, memorabilia... Curt Cobain-en jarraitzaileentzat Meka antzeko bat...






Jimy Hendrix-ek ere badu bere lekutxoa museoan. Grungearen sortzaileena baino txikiagoa baina hala eta guztiz ere, ederra. 




Museoaren gauzarik interesanteena instrumentuekin dagoen interakzioa da. Kitarra jo dezakezu eta grabatu. Edo teklatuak. Edo bateria. Diskoen nahasketek nola funtzionatzen duten ere ikus dezakezu... 
Dudarik ez, jolaserako edo musikoentzako oso leku egoki eta dibertigarria.









Baditu, musikaz gain, ikusteko edo esperimentatzeko (guztia interaktiboa baita) beste gauza batzuk ere: Avatar filmean erabilitako atrezzoa, filma bera nola egin zuten azaltzen duten demoak... 


Beldurrezko filmei eskeinitako areto oso interesantea ere badago. Bela Lugosi eta holakoen santuario ederra. B serieko beldurrezko filmak gustoko dituzuenontzat museo aparta. Baita itzal-joko oso interesgarri bat ere. Azpian daukazuen bideoan ikusiko duzue zergatik. 

Andoni bere itzalarekin jolasean





Finean, museo ederra. Eta interaktiboa den mailan oso interesantea, baina musikaren alorrari dagokionez zertxobait laburra. Zera esan nahi dugu: musikaren historiaz gehiago jardungo zuela pentsatzen genuela... Nirvana eta Hendrix-en dago oso zentratua. Edozelan ere, instrumentuak eta Serie B-ko filmak maite dutenentzat bisitatu beharreko lekua Seattle-en egonez gero.

MUSIKAZ BLAI
Musikaz ari garela, aipagarria hemen dagoen sala-klub-areto kantitatea. Asteko egun guztietan programatzen dituzte kontzertuak (10-15 kontzertu badaude gutxienik, egunero) eta ez pentsa hau kristoren hiritzarra denik, 590.000 biztanle ditu!
Atzo hauetako areto batean izan ginen :THE FUN HOUSE. Taberna ederra: sarrera doan eta zerbeza bakoitza 3 dolarretan salgai. Eskenatokian 3 talde bate bestearen atzean. Eta hola, asteko egun guzti-guztietan... gozamena, gero. Ez dira, noski, talde ezagunak (atzokoen izenak ahaztu ditugu,jada) baina bai maila onekoak eta interesanteak.






Talde ezagunak inoiz ez zaizkigu parean tokatzen: STING, TORI AMOS, BONAMASSA, GUNS AND ROSES... badatoz, baina abenduan!


CIBO ITALIANO CHE BOUNA




EGURALDI ONAREN ZANTZUA... 
Arrats gorri goiz oskarbi...









2 comentarios:

  1. Zelan pinpilipauxak!!!! Zela dijoa azkeneko egunak??? Seattle ikusgarria ez???? Kabroiak!!!!

    Hemen dena ondo. Eguraldi aldetik nahiko hotza baino eguzkia behintzat ederra. Gurasoak DABUTE eta gu ere ondo.

    Hau pena ez tokatzia parian kontzerturik (joder Jarri zu bezalako batentzat, roka horren maite duena, horrera joan eta ezer ez aurkitzia...ai mutiko), ez???? Ez dakit Van Halen bueltatu dira, Guns bertan biran dabiltzate. Ze hostia, horren zaharrak gelditu dira rokeroak a la??? Ze egingo doigu baaaaaaaaaa????

    Beno, argazkiak itzelak, zuei ere ongi ikusten zaituztet, argaltxo baino ondo, guapo(a).
    O.K. Family ondo zaindu eta laister arte.
    Igotz.

    ResponderEliminar
  2. Ondo gabitzak, orain.... Hotza infernala guei! Kontzertuak... Tesla ikusuko juau sanfranen. Filmoren. Ea. Gainontzean primeran. Patxuk!

    ResponderEliminar