Vistas de página en total

2011-11-06

Azaroak 6 - Pazifikoa


GOIZEZ, ULUKA
OCCUPY-ren manifestazioak esnatu du San Diego hiria gaur. Poza. Ehundaka pertsona eta giro ezinhobea. Aurreko egunetan hemengo Occupyei hartutako itxura kaskarra deuseztu zaigu ti-tau batean.Hainbat erakundek move your money day (www.moveyourmoneyproject.org) deitua zuten gaurko. Kontua zera da: deialdi bat egitea jendeak dirua banku handietatik atera, txikiago eta etikoagoetara sar dezan.









OLD TOWN
Troley-a hartu eta OLD TOWN-era egin dugu bisita gero. Gaur egungo hiriaren sorrera-herrixkara. Herria bera, garai batean kartzela, espaiñolek sortu zuten 1769-an, eta gero Mexikarren mende egon zen 1850-ean Iparamerikarren eskuetara pasatu zen arte. 



Leku interesgarria da (historia gustatzen zaienentzat, espresuki), baina, egia esan, parke tematiko baten trazak dauzka. Guztia da denda eta souvenir, tour eta antzerki.













Nondik gatoz euskaldunak? Argitu da ba misterioa! Euskaldunak gringoak gara jatorriz, aizue. Hara non aurkitu dugun Jose Antonio Agirreren birraitonaren jaiolekua! jeje.


DILIJENTZIAK...
Kuriosoa zein txikiak ziren... 




LA JOLLA
San Diegok ehundaka kilometrotako itsasertzea du. La Jolla iparraldean dagoen herritxo turistiko bat da. Etxe, denda eta jatetxe ederrez jositako maila handiko gune residentziala. 





Bertako hondartzatako batean, garai batean "haurren hondartza" izena zuena eta zena, dozenaka itsas-leoi ikus daitezke. Animali ederrak dira. Harrigarria da zein dorpeak diren lehorrean eta zein abilak uretan. Gutxika gutxika hasi omen ziren duela urte gutxi batzuk hondartza hau bisitatzen, eta gaur egun, jada, kolonia oso bat dago finkatua berton.












PACIFIC BEACH
San Diegoko beste gune turistiko bat. Jende gaztez, animazioz eta tabernaz josia dago. California eta Pazifikoa bere ederrean ikusten da hemen. Surfa, eguzkia eta gaztetasuna. Zer izango ote da hau udan!







Debekatua dago erretzea bai hondartza, bai ondoko pasealeku guztian ere.


Teilatu eta horma egurrezkoak dituzte etxe askok... ederrak dira benetan!




 


MISSION BEACH
Laku ederrak itsasotik oso gertu.





SUNSET
Harrigarria da nola ez dagoen eguzkia munduko 7 "maravillen" artean izendatua. Zauden lekuan zaudela, milaka pertsona ilunabarrari zur eta lur begira. Ikuskizun paregabea, inolako duda barik. 








Futbola... amerikarra, noski!
Futbolak aztoratu egiten ditu EEBB-etako hiri gehientsuenak astebururo. Hor joaten da jendea tabernatara norbere taldeen kamiseta etabarrekin... gurean bezala, egia esan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario