MUDANTZA
Albergez aldatu dugu gaur. City hostel utzi eta Green Tortoise izeneko beste batera etorri gara. Alde ederra. Lehenak ez zuen nortasunik, gelak ondo zeuden baina gainontzean gutxi zuen albergetik. Ez gatzik eta ez berakatzik. Ostatu zozo eta aspergarria. Bigarren hau, berriz, askoz animatuagoa da. Hiriaren erdi-erdian dago, gainera. Alkohola edan daiteke, saloi amankomun handiak dauzka eta erretzaileentzako apropos jarritako gela eder bat du, beraz, pozik aldaketarekin.
FREEMONT, ERREPUBLIKA INDEPENDIENTEA
Freemont Seattle-eko auzo famatu bat da. Kuriosoa da, batez ere, estrabagantziaz zipriztindua dagoelako. Bertako bizilagun ezkertiar eta katxondoek kalean jarritako eskultura xelebreek egin dute ezagun auzo hau.
Hasteko eta behin, kohetea. Duela zenbait urte okurritu zitzaion bizilagun talde bati tramankulua hona ekarri eta etxe honen atarian jartzea. Hortxe dago.
Lenin-en eskultura. Poloniatik ekarri zuten 3 tonako Leninen eskultura. Esamez ugari sorrarazi zuen zer eta Lenintzar hori munduko kapitalismoaren paradigma den herrialde honetan jartzeak, baina... berton dago oraindik (liburua eskuan duela).
Auzoak baditu bestelako eskultura xelebre mordoa ere. Nahiko auzo berezia da. Hobeto esan, auzokideak omen dira xelebre eta artista kuadrilla ederra. Igandetan aire libreko merkatu oso ezagun eta ospetsua egiten da, eta irailean, berriz, Octoberfest erraldoi bat.
Kontua da lau txorakerirekin FREEMONT Seattle eta EEBB-etako mapan kokatzea lortu dutela bertako bizilagunek. Batzuetan gure auzo eta etxeetako adreiluzko horma infra-erabili horiek grafittiz txukun eta eder pintatzeko gogoa ematen du, aizue.
Mural honek ez du apartekorik... baina luze ibili gara ikusteko! jua, jua, jua... epelak entzun ditut!!! |
Kontua da lau txorakerirekin FREEMONT Seattle eta EEBB-etako mapan kokatzea lortu dutela bertako bizilagunek. Batzuetan gure auzo eta etxeetako adreiluzko horma infra-erabili horiek grafittiz txukun eta eder pintatzeko gogoa ematen du, aizue.
ETXEBIZITZAK URETAN
Zenbait alorretan Amsterdam-en antza diogu freemont-i. Bertako kaleetan sumatzen den giro ezkertiarrarengatik, adibidez. Baina batez ere, itsas bazterrean eta uraren gainean dauden etxebizitza flotanteengatik. Asko daude, eta zenbaitzuk ederrak dira benetan.
GOZOGINTZA TENTAGARRIA
Seattle-en ura baino kafe gehiago edaten omen dute... guk ere eutsi diogu ohiturari. Andonik, gainera, ederki betetzen du bertako pastel ederrekin, tarteka izaten duen azukre falta.

Cinnamon roll (kanelazko pasteltxoa), izugarri erabiltzen dute espezia hau hemen. |
AZOKA
No hay comentarios:
Publicar un comentario