Vistas de página en total

2011-11-23

Azaroak 24 - Plisti plasta, plisti plas... mela mela ta blai blai...


Euria mara-mara Portland-en. Gelditu barik, aizue. Bota eta bota... kagonla...


HARRI ETA ZUR
Halaxe gelditu gara, txundituta, bertakoek euri jasa zein naturaltasunaz hartzen duten ikusita. Guardasol oso gutxi ikusten da kalean. 
Are gehiago, euria goitik behera ez baletor bezala dabiltz bertakoak: kapela jantzi eta akabo! Eta ez pentsa pauso bat bestea baino azkarrago ematen dutenik... keba! Patxada osoz oinez eta ibilkera batere azkartu gabe egiten diote aurre euriari!








Iruditan antzematen ez den arren, euri zaparradak ez du tregoarik eman... Gogoa ematen zuen aterkirik gabe zebiltzanei gelditu eta esateko: hey, euria ari du, motel! Eta bazirudien haiek zera esango zutela: no jodas! Ez nauk ba ohartu... Harrigarria! Eta beharbaba ez zaie arrazoirik falta, izan ere, euriak busti baino ez du egiten, beraz...









Asuntoaz galdetu dugu. Zera dioskue: aterkia kanpotarrek baino ez dutela erabiltzen. Harrapatu katua! Edo oso leloak dira edo amapolak baino naturalagoak... (Hippy samarrak ere bai, guztia esate aldera, jeje)

KALEKO JANTOKIAK
DownTown-en mundu osoko jakiak daude... kalean bertan! Nahiz eta euria jo eta fuego ari, kaleko postu piloa dago hiri erdialdean: Mexikarra, tailandesa, indioa, alemana, japonesa, indonesiarra... sukaldaritzaren babel torrea!









HOSTOAK
Hemen arazoa, ikusten duzuenez, arbolen hostoak dira. Portland omen da EEBB etako hiririk berdeena (zuhaitz eta berdegune gehien dituena), eta udazkeneko garai honetan hostoak kiloka pilatzen dira espaloietan.









JENDEAREN ALDARTEAZ
Jendearen elkarrenganako tratua oso amultsu eta sinpatikoa da. Asko ematen digu atentzioa jendea zein adeikorra den. Hasi autobus txoferrarekin, segi tabernariarekin edo eta dendako zerbitzariarekin eta buka kalean gora eta behera dabiltzanekin, lehengo eta behin irribarrea luzatzen dizute, gero agur alaia, eta hurrena "Have a nice day!, eta thank you, eta you too, eta ..." Demonio, ingelesak flematiko hutsak diren bezala gringoek aldarte ireki-irekia eta positiboa daukate... Nik dakiten bat (Gorka, Kisses, bro!) gustura ibiliko litzateke hemen bati good morning, besteari, what´s up mate, eta umore ona eta baikortasuna bazter guztitan partitzen!

ERAKUS-LEHIO BITXIAK
Inork exteko landareak ontzi berezitan jarri nahi baditu... ona ideia bat!






THANKSGIVING DAY
Oso jaiegun potoloa da hau EEBB-etan. Bihar ospatzen da. Gure gabon eguneko afari antzeko bat da. Etxeetan familiak elkartu, albergean bidaiariak... bazkari-afari moduko bat egiten da, ahal dala, indiolarra janaz. Dendak eroslez gainezka zeuden gaurkoan. Gure albergean ere biharko makro-bazkari amankomun bat dago antolatuta... gu berriz, trenean harrapatuko gaitu ospakizunak, SEATTLE-era bidean. 





Badirudi biharko egunez etxeak loreekin apaintzeko ohitura dutela, inoiz baino gehiago ikusi ditugu kalean lorak eskuan.


Gaurko barazkiak pernilaz (bueno, prosciutto)... pozik gure Urzelai!
OCCUPYAK ETA ETXEBAKOAK
Portland-en borroka latzak izan dira joan den astean Occupy eta poliziaren artean. Jada ez dago kanpamendu finkorik, deialdi jakinetarako elkartzen dira aktibistak, okupatutako bi plazetatik indarrez atera baitzituzten poliziek. Honen harira, aldizkari eta egunkarietan pil-pilean dabilen erreflexiotxoa: Occupyek lortu dute inork ikusi nahi ez zuten errealitate oso krudel bat azalera ateratzea. Homeless asko dago EEBB-etako hirietan, baina gurean bezala, normalean etxegabeko pertsona hauek zubi azpitan eta bizi dira, hiri kanpoaldetan, ezkutuan, marginazioan. Occupyen kanpalekuak hiri erdian jarri direnez eta Homeless asko eta asko protesta kanpamentu horietan kokatu direnez, "visible" bihurtu dira bat-batean nolabait esateko. Politikoen agendan daude orain, nahiz eta seguruenik arrazoi estetikoegantik izan soilik: hiria zatartzen dutelako heuren presentziaz, alegia. Baina tira, zerbait zerbait da. Gaurko bazegoen re-okupazio bat prestatua hemen, Portland-en. Atzeratu egin dute eguraldiagatik. Bihar edo etzi izango omen da. Katxis! 

1 comentario:

  1. Miguel ez zakiat bloga segitzen ari haizen. Badaezpada ere ez zeukau hire mailik. Angila baino ihesjorragoa haiz. San diego hire bila ibili.gintuan... Emaguk maila guei!

    ResponderEliminar