Heldu gara San Frantziskora, Jone Miren eta biok aspaldidanik ezagutu nahi genuen hirira. Eta lehengo inpresioa... hiri honek sekulako indarra daukala!
BIDAIARIAK AGURTUZ
Goizean utzi dugu Santa Cruz. Pena apur batekin, guztia esate aldera. Eguzki bete goxoa, hondartza... baina, avanti populo!
Gurekin batera abiatu dira baita, norbera bere bidetik, CLETO mexikarra eta RAGU Kanadarra. Lehenak Texas-en egiten du lan eta Kanadatik Mexikorainoko bidea bizikletaz egiten ari da. Gabonetarako edo helduko dela dio bere familia bizi den lekura. Bigarrena, CALGARY-ko kanadiarra, motoz ari da bide berdintsua egiten. Duela 5 egun irten zen KANADA-tik eta latinoamerika osoa zeharkatzeko asmoa du. Biak ere jatorrak eta xelebreak. San Diegoruntz zihoazen, bakoitza bere martxan.
BIDAIA
Busa hartu eta SAN JOSE-rantz abiatu gara. San Frantziskorako trena genuen bertan zain. Handik trena San Frantzisko hegoaldera eta berriz autobusa San Frantzisko erdialdera. Enrebesatua dirudien arren, oso bidaia lasai eta ederra izan da.
Pozik atera gara goizean etxetik! |
CHARLES GUILHON
Hara, ilunabarrean albergera sartu eta ez dugu bertan aspaldiko ezagun batekin topo egin ba. Charles Guilhon da bera, frantziarra. Chicagon ezagutu genuen elkar. Tarteka izan dugu elkarren berri. Ez genuen inola ere imaginatzen berarekin hemen topo egingo genuenik, hegoameriketara zihoan eta! Antza, LAS VEGAS-era beste bi lagunekin joan eta kartera hustu du Charlesek... jeje. Hostelean dabil lanean eta bi aste barru dijoa Mexikora. USAHOSTEL-etan lan egiteko aukera ematen dute ostatu doan jasotzearen truke. Egunean 4 orduz lan eginda lo-lekua ematen dizute.
NIGHT
Apenas izan dugu San Frantzisko ezagutzeko astirik baina itxura bikaina hartu diogu hiriari. Kale gora beheratsuak, tranbia, jendearen jarrera adikorra... UNION SQUARE jada gabonetako prestatu dute argiz jantzitako arbola eta guzti.
aupa bikote!
ResponderEliminarnik ikusi gura dot sanfrantziskon mitikoketan mitikoena den kale aldapatsuko argazkia, Bullit filmean Steve McQueen autoan ziztu bizian doiana.
biba zuek!
Tx
Hire desioak aginduak gutzako txo, bideotxubet eingo juau...jeje. Patxuk!
ResponderEliminarAupa bikote!! Miguel naiz (Zestoatik). Orain dela aste bete bueltatu nintzela ni SFtik EHra... Niretzat oporrak bukatu dira!! :-(
ResponderEliminarZuen blogaren bila ibili naiz eta azkenean aurkitu dut :-)
Azkenean San Diegotik Las Vegasera joan nintzen eta handik SF abioia handik hartu behar bainuen.
Sinmas!! Ondo izan!!
Ah! SFkorako bi gomendio:
1.-LA bezalaxe, SFn ere Amoeba Music bat dago (jatorrizko denda Berkeley jarraitzen du). Ez da LA bezalako handia baina ala ere inpresionatia!! Haight-Ashbury-n dago (auzo merkahippyan).
2.-Hosteletik nahiko gertu (ni ere hortxe egon nintzen) dagoen taberna/taska/jatetxe mitikoa: Tommy's Joynt (www.tommysjoynt.com)