Vistas de página en total

2011-11-09

Azaroak 10 - MORRO BAY






MORRO BAY
Morro bay San Luis Obispo-tik gertu dagoen herri erdi turistiko erdi arrantzalea da. Portu sarreran duen haitz edo menditxo bolkanikoa da herrixkaren ikurrik ezagunena, baina, dudarik ez, badu bestela ere zer ikusi eta gozatua.









Hainbat hegaztiren bizileku edo pasolekua da Morro Bay-ko estuarioa. Bizitasun handiko paraje natural ikusgarria, beraz. Hor ibili gara, Felix Rodriguez de la fuente moduan halako hegazki honi eta horrako beste horri argazkiak ateraaz. Tartean pelikanoak, lertxunak (garza), ahateak... Parke Jurasiko filmeko dekoratuan geundela zirudien batzutan!












Tartean ikusi ditugu hainbat "lobito de mar" ere. Zoragarria igeri egiterako orduan erakusten duten grazia eta elegantzia.



Harrapatu katua! hara non harrapatu dugun kolibri bat ere bere dantza urdurian.





ARRANTZA
Morro Bay-k arrantza industria garrantzitsua du. Noski, hemengo ontziek ez dute gure barkotzarrekin zer ikusi handirik. Eta eskerrak. Ez dituzte guk hustu ditugun abiada berean hustuko beraien itsasoak... 







TURISMOA
Neguan erdi hutsak daude Pazifikoko kostaldeko herriak. Ondo dago batetik, lasai askoan ibiltzeko aukera ematen duelako. Baina ezin uka udaran izan dezaketen enkantuaren puska bat galtzen ez dutenik...

 LA HABANA? 




SURFISTA ETA BERAIEN FURGONETAK, NONNAHI









Katagorria hondartzan?
Korrika gerturatu da... kurioso.

INFLUENTZIA MEXIKARRA
Hemen ere influentzia mexikarra nabarmena da. Jaterako orduan batez ere: burrito eta takoak alde guztietan.


Arrain eta ganba takoak
Arrain burritoa, kalabaz"talo"an

Hara, SMALL COFEE eskatu eta ikusi ze kankarrotzarra ateratzen duten. Eta ez hori bakarrik, edan ahala berriz betetzen baitizute kikara. Gringoak, sarri, sobratu hutsak dira.


ZAKURREN PARADISUA
EEBB-etan orohar eta Californian bereziki, asko ematen digu atentzioa zein prestatua dagoen guztia zakurrentzako. Zakurrekin ibili ahal izateko espresuki jarritako hondartzak daude, motel gehientsuenetan onartzen dituzte animaliak... eta jendea, normalki, oso adeitsua da zakurrekin. San Diegoko taberna batean zakurrentzako espreski jarritako LOUNGE bat ere ikusi genuen, aizue!



Kolo eta Radok hemen ere egin dute kuadrillatxoa.


KALIFORNIAKO ILUNABARRAK MAGIKOAK DIRA...





EUSKADI
Hara, San Luis Obispo-ko taberna batean ikurrina ez dugu aurkitu ba! THE BUFFALO du izena eta jabea Michel Olaizola da, 50.hamarkadan EEBB-etara etorritako iparraldeko familia baten semea. Gallegoak bezainbeste emigratu dugula, aizue.



Euskal herriarekin segiz, GOSE taldea dago egunotan San Frantziskon. Lastima gu han ez gaudela. Espaiñako talde eta bakarlari asko ari dira inguruotan (Calamaro, Bumbury, Jarabe de Palo...). Rich Robinsonek berriz, (The Black Crowes), datorren astean jotzen du Obispon. Eta ez areto batean, taberna batean baizik. Gu, urrin, izorrai!

ALBERGEAK
Hirietako albergeak, garesti diren arren, ondo kokatu eta prestatuak daude. Herrietako asko, berriz, garestiak izateaz gain desastre hutsak dira. Hara, 11 etatik 5 etara itxi egiten dute gurea. Itxi esaten dugunean zera esan nahi da: apopilo guztiak atera egin behar dugula orduotan ostatutik. Halakorik! Eta ez da Obispoko albergeko kontua bakarrik, Californiako beste hainbat herritan ere ohitura absurdo igualtsuak baitituzte. En fin...


Bukatzeko, besarkada bero bat eta animoak Inesi. Eutsi!  

No hay comentarios:

Publicar un comentario