Zer diren gauzak e? Hor euria barra-barra ari duela eta ez zenuten ba pentsatuko hemen gauzak beste modu batera izango zirenik? Ez horixe! Ezeren gainetik, elkartasuna! Hemen ez du hor beste euririk egin, ez eta gutxiagorik ere! Baina ederra bota du, bai. Eta okerrena da erdi erdian harrapatu gaituela! Mekauen San pito pato!
IGANDE-PASAK UMEENTZAKO
Hor bezala, hemen ere antolatzen dituzte asteburutan umeentzako denbora-pasa txokoak etabar. Ekaitzak astindua eman baino lehen izan gara horrelako batean. Kuriosoena, aspaldiko ofizioak nolakoak ziren erakusten zizkietela haurrei. Errementariz jantzitako gizonezko bat garai batean sua eta mailuaz nola egiten zuten lan antzeztuz hemen, gurina nola egiten den erakutsiz beste bat han, urre bilatzaileak...
Kale erakusketa interesgarria duda gabe. Dibertitzen diren bitartean ikasteko baliagarri zaiei haurrei, eta nagusiei, berriz, igande goiza umeak baino hobeto pasatzeko.
FOOTBAL DAY
Goizean, aperitibotxoa hartzera irten garenean, somatzen genuen jada halako giro berezi bat kaleetan. SAN DIEGO-ko Chargers-ek WISKONSIN-eko Green Bay Packers-en aurka jokatu du eguerdian. Kalean giro beroa (euriak zertxobait hoztea lortu badu ere), eta animazioa tabernetan. Gu geu ere partida ikusten, aizue. Denboraz kirol honetara afizionatu akaso... Izan ere, zerbait aitortu behar zaio futbol gringoari: telebistaz ikusteko behintzat oso kirol ikusgarria dela, plastizidade handikoa.
SUPERRAK
Eguraldi baldarrak behartuta erosketak egin eta albergean bazkaldu dugu. Hemengo jakien prezioak hangoen igualtsuak dira. Alkohola berak ere antzerako prezioa du. Whisky eta garagardoa, akaso, hemen merkexeagoak. Bestela, berdintsu.
EEBB-etan gazta asko kontsumitzen da. Ez hainbeste yogur eta halakoak. Baina, gazta, kiloka. Barazkiek oso itxura ona edukitzen dute beti eta haragia ere kalitatezkoa da. Arrainetan, aukera gutxixeago dago.
Ah, pasta bazkaldu dugu, okela eta barazkiekin. Afaldu ere albergean, entsalada eta xolomoa tirabekeekin. Ummmmmm.
GABONAK
Hemen hasi dira hainbat lekutan politiki poliki gabonetako apaindurekin. Bai kalean eta baita dendatan ere. Eta zer nahi duzue esatea, ba, depresio piska bat ematen duela aizue...
HITZEN ERABILERA MALTZURRA
Proud to be Americans, God bless America... Gringoek inoiz ez dute Iparramerikarrak direnik zehazten. Aitzitik, Amerika osoaren izenean hitz egiten dute beti, bai komunikabide, bai iragarki, eta baita politikoen berbetan ere. Nortasun imperialistaren adierazgarri bat? Baliteke. Guri behintzat, belarriek kri-kri egiten digute hitza irakurri edo entzuten dugun bakoitzean. Zenbaitek HISPANOAMERIKA esaten dutenean bezala LATINOAMERIKA edo ERTA-HEGO AMERIKA esan beharrean.
Banderari buruz beste gauzatxo bat. Sarri entzun dugu Kubako imagineriari buruz jendea gaizki esaka: kalean "Cuba Vencerá" eta holako esloganez jarritako kartelak propaganda merke eta alienantea direla eta... Ba hemen ere igualtsu. Beraz...
No hay comentarios:
Publicar un comentario