Vistas de página en total

2011-10-31

Azaroak 1 - CRUISING CALIFORNIA


LEAVING LOS ANGELES
Pena apur bategaz utzi dugu Los Angeles. Ematen du egun gehiago egoteko ere, nola ez. Baina, egia esan, kotxe gabe gobernatu ezinezko hiria iruditu zaigu. Goizean goiz Jone Miren chef-ak prestatutako tortilak (krepeak) gosaldu eta hor abiatu gara tren estaziora Jone, Andoni, Colo, Rado eta umbrelo (kar-kar)







PACIFIC SURF LINER
Hala du izena kostaldeko bidea egiten duen trenak. SAN DIEGO-rainoko hiru ordutako bidaia ikusgarria da. Paisaia zoragarriak ikusten dira trenaren abiada patxadoso eta trankil horretatik. 
Pazifikoa trenetik ikusi dugu lehenengoz!!!










SAN DIEGO
Lehenengo impresioa: aste bete gutxienik emango dugula hiri honetan. Izugarri gustatu zaigu: argia, usaiak, portua, hondartzak... Edozelan ere, hiri erdialdetik urrun samar dagoen auzo batean hartu dugu ostatu lehenengo bi gauetarako. POINT LOMA du izena eta OCEAN BEACH-en lago. Lasai egoteko leku ezinobea iruditu zaigu. Eguzkia bere osoan, fresko antzean hala ere.




Lau hitz EEBB-etako alberge sareaz: Hostel asko daude EEBB-etan eta orohar, oso ondo prestatu eta kokatuak guztiak. Hi eta US hosteletan ari gara gu batez ere. Merke-merkeak ez diren arren, beste edozelako ostatu baino ekonomikoagoak dira.




OCEAN BEACH
San Diegoko hondartza handi eta zabal bat da. Surfero ugari eta pasioan ibiltzeko oso paraje aproposa. Bihar pazifikoko uretara inkurtsioa egingo dugu. Ikus dezatela bertakoek ze pastakoak eginak gauden euskaldunok! Ti-tau eta barrura! Egin apustu baietz, jaun andreok.


















Kalifornia osoa pasa behar dugu ibilgailu honekin!!!






ORGANIKOAREN OLATUA
Janari organikoa baino saltzen ez duten denda asko ikusten ari gara. Argazkietakoa kooperatiba da. Bezero/kooperatibistek prezio bereziak dituzte erosketak egiterako orduan. 







Albergean afaldu dugu, noski. Marrazoa, gainera, entsaladarekin. Aspaldi geunden arrainik jan gabe eta hara, zer tokatu eta marrazoa! Hegaluzearen tankerakoa. Gustoz eta antzerako-parecido. Afaltzen geundela gure bidaiaren erdia gaur bete dugula jakin dugu: honez gero pasa ditugu NEW YORK estatua, ILLINOIS, COLORADO, ARIZONA eta NEVADA. Orain berriz, CALIFORNIAN. Uff, handia da gero herri hau...










1 comentario:

  1. Kaixooo!
    Galdera bat, zer geratzen zaizue oraindik bisitatzeko?
    Zer moduz zabiltzate? Eta kolo eta rado? Kar kar
    Muxu asko

    ResponderEliminar