Santa Cruz-erantz abiatu gara gaur goizez San Luis Obispotik, eta hara, egun lasaia ematen zuena, EGUN FINLANDIAR LUZE LUZE BAT bihurtu da.
11-etan geneukan busarekin hitzordua. Plana, borobila. 4 ordu eta erdiko bidaiatxo azkarra egin eta Santa Cruz-era iritsi arratsaldeko hiru eta erdiretarako.
Astuan putza! Lehengo eta behin autobusa atzeratu egin da izugarri (3 ordu eta erdi) eta bigarrena, euria hasi du barra-barra. Han pasa dugu eguna, geltokian, ditxosozko autobusaren zain, hotzak akatzen eta euripean. Latza gero. Antza, atzerapen itzel hori Beteranoen kausaz izan da. Gaur Beteranoen eguna ospatzen zuten EEBB-etan (mekaguen su reino), eta badirudi hainbat herri kolapsatu egin direla desfile eta halako lelokeriekin. Horri batu euriak trafikoan eragindako korapiloak eta horra.
Heldu da azkenean GREYHOUND-en autobusa. Arratsaldeko ordubiterditan! Galgoa da Greyhounden logoa. Harrapatu katua!
DOAKO BIDAIA
Gutxitan gertatzen da baina gertatzen denean handia da: gauzak oker hasi eta ondo bukatu. Hara, luzea da hemen kontatzeko baina kontua da bidaia doan atera zaigula (80 dolar). Your Christmas present, esan du gidariak. Gu, noski, zera baino pozago.
SANTA CRUZ, GAUEZ
Gauez heldu gara Santa Kruzera. Badago lekuetara gauez heltzea baino gauza okerragorik: gauez eta euripean heltzea. Halaxe hartu gaitu Californiako kostako herri honek, ilunpean eta euri zaparrada amaigabe bategaz.
Ezer gutxi kontatzeko herri honetaz. Apenas izan dugu astirik ostatua bilatu eta afaltzekoa. Hori bai, lehen ere esan genuen eta berriro diogu: EEBB-etako taberna zein jatetxetako zerbitzariak oso profesionalak dira. Harrituta gaude zein ondo eta gustoz tratatzen duten hemen bezeroa. Irribarretsu beti eta adeitsu. Hurra! Egun arraroa beraz gaurkoa: bustia, luzea eta doakoa...
Eguna latza baina zuek beti bezain guapo zaudete. Muxu handi bat.
ResponderEliminarGu astebete eta gero azkenengo eguna Gran Canarian