EGUZKITATIK ELURRETARA!
"Coast Starline"-trenak egiten du Los Angeles eta Seattlen arteko ibilbidea. ikusten duzuenez, oso izen iradokitzaileak jartzen dizkiote hemen tren eta trenbideei : Coast Starline, Pacific Surfler, Southern Chief, Texas Eagle, Empire Builder... eta beste hainbat eta hainbat.
Lehen ere esan genuen, erosoak dira hemengo distantzia luzeko trenak, eta ibilbideak, berriz, ikusgarriak. CALIFORNIATIK atzo gauean irten eta hara zerekin egin dugun topo esnatu garenean: ELURRAREKIN, aizue.
Begiak ireki eta txuri koloreko panorama eder horiekin topo egitea gauza handia da gero... Haur baten begirada beretsuaz ibili gara paisaia eder hauei begira!
Tarteka geldialdi luzetxoak egiten ditu trenak... |
Jende asko trenetik ateratzen da hankak luzatu, haize freskoa hartu edo zigarro bat erretzera... Mendikate ikusgarriak zeharkatzen ditu trenak: basoak, gailurrak, lautadak... zine pantailla bati begira egotea baino ziraragarriagoa da trenaren lehiotik ikusmiran joatea. A ze bistak, aizue. |
Badirudi urtaro ezberdinak pasa ditugula oso ordu gutxitan: eguzkitatik elurretara eta buelta berriz eguzki eta udazkeneko lilura eta koloretara. Toreroak esango lukeen moduan: 2 hitzetan, IM-PRESIONANTE!
Eta 18 ordu pasa ondoren... Portland!!! Afaltu eta lotara...
Hotzaaaaaaaa!
Kaixo parejaaa!
ResponderEliminarAste hauetan, ez dizuet komentariorik jarri, ezin izan naizelako konektatu (azterketak direla eta. Baina gaur, oso egun inportantea da niretzat! GAUR DA NIRE URTEBETETZEA! kar kar kar
Banekien ez zinetela gogoratuko (andonik oso buru txarra du eta), horregatuk, iruzkin hau egitea bururatu zait. Kar kar kar.
Besterik gabe, oso ondo pasatzen jarraitzeko, eta batzuetan ez ditudala komentarioak jartzen (badakit faltan botatzen dituzuela), baina jakin dezazuela bi egunetik behin ikusten dudala.
Muxu eta besarkada asko! ;)