Vistas de página en total

2011-11-26

Azaroak 27 - HIRIAN, AUZO BIZITZA



CAPITOL HILL
Seattle-en, San Frantzisko edo Portland-en bezala, bizimodua auzoetan egiten da. Noski, erdiguneak ere badu bere garrantzia, besteak beste hortxe daudelako zentro komertzial erraldoiak, baina saltsa eta indarra auzoetan dago. Gu BELLTOWN-en bizi gara, DOWNTOWN-etik oso distantzia gutxira. CAPITOL HILL-en izan gara gaur. Seattle-ko goi partean dago eta oso auzo kuriosoa da: zertxobait hippy eta bohemioa.







Kafetegi ugari daude (Seattle kafeteriaz josita dago, aizue), ura bezala hartzen dute hemen kafea. Kafeteriak, berriz, denetarikoak: intelektual kutsukoak, anarkistak... 


Kafetegi hau liburutegia ere bada, horrelako asko topatzen ari gara.
 


Auzo hauetan gora eta behera ibiltzea benetako plazerra da. Begiak ireki eta hankei astindu, beste ezer egin beharrik gabe: gozamena. 




HENDRIX 
Hendrix handia berton jaioa da. Bruce Lee ere Seattl-ekoa zen. Biak daude hemen lurperatuak (baita Bruce-n seme Brandon ere). Bada hemen Musika eta hendrix-i eskeinitako museoa. Bihar gara hara juatekoak...



Bigarren eskuko eta vintage dendak ere, zientoka daude. Eta arropa, berriz, oso oso merke aurkitu dugu. Ez dugu deusik erosi. Badugu behar duguna. Bide batez, ez pentsa hemen jendeak janzkerari garrantzi gehiegi ematen dionik, nahikoa narrats jazten dute EEBB-etan. Praktikoak dira horretan oso, edozein jertse edo trapo edo txamarra jantzi eta aurrera! Badago, noski, estetika punky edo sofistikatuagoaz jantzitako jendea, baina orohar, horixe: oso arrunt jazten dutela.




THE BRAVE
Sistema honen aurkako aktibistak heroiak iruditzen zaizkigu guri. Egon egin behar da gero baldintza gogor hauetan (hotza, euria, polizien jazarpena) kale gorrian beste gizarte egitura bat aldarrikatzen...
3 hilabete jada, eta agoantatzen. Seattle-en ondo antolatuak daude Occupyak: medikua, liburutegia, komunak, sukaldea... Neguari aurre egiteko prestatzen ari dira. Akaso mugimendu politiko nazionala ere eratuko dute. Horren inguruan ari dira eztabaidan. 











ANTIDISTURBIOAK
Poliziaz ari garela... hemen hemengo poliziaren azken erosketa: kotxe blindatu errepresibo anfibioa...kar-kar.


BAIETZ JAUSI!
Hona umie! Zer egiten dun harri gainean! Hona segidan! Ez, ez da jausi gure poxpolina. Abilidadea du emakume honek gero! 





BERRI TXARRAK
Hara, Gorka Urbizu aritu ez zaigu ba belarrira kantuan...


MOBILITATEA
Asko ematen digu atentzioa EEBB-etan dagoen mobilitateak. Bagenekien jendea hemen asko mugitzen zela leku batetik bestera baina... hainbeste? Badirudi inor ez dela bizi bere jaioterrian. Guztiak dira beste nonbaitekoak. Harrigarria da. Hortik, akaso, gringoen izaera irekia. Zeren, ez pentsa, ez da soilik hemen jaio eta bizitzera hara joan direla, kontua da bitartean beste hiruzpalau lekutan ere bizi izan direla kasu askotan! Miresgarria. Dana bezala, bakardadean gogorra eta konpainian ederra. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario