Vistas de página en total

2011-10-01

Urriak 02 - Agur Washington!!!

AUPA GIZON-EMAKUMEAK, JAIKI MUTIL...

Goizean protesta ekintza batekin egin dugu topo LIBERTY SQUARE-n. OCCUPY, PROTEST FOR AMERICAN REVOLUTION-ek antolatu du eta New York-etik EEBB guztira ari da zabaltzen.



NEW YORK-en atzo 1500 pertsona zeuden akanpatuta Wall Street-en, eta Chigago, Boston edo Sealtle-era zabaldu dira protesta ekintzak. Hemen, Washingtonen, bihar dira akanpada permanente bat egiten hastekoak, esan digutenez.

Dakizuenez, kapitalismo basatiaren aurkako protestak dira guztiak, eta españan egiten ari direnen antzekoak dira. Dozena pare bat lagun elkartu gara hemen. Gu, indioak bezala haiekin berba ein guran... en fin.  

Pertsona gutxi, egia da. Erredikulua ere bai zenbaitzuentzat. Guri ez zaigu, ordea, ahuntzaren gauerdiko eztula iruditzen. EEBB-etako gizartea ez da gurea bezalakoa. Esaterako, asanbladatan ezin da altabozik erabili eta batak esaten duena ahoz aho pasa behar zaio ondokoari... Ez da lelokeria, altaboza erabiliz gero, atxilotu eta fuera! Hemen, arrazoi asko medio, antolatzea askosaz zailago da Euskal herrian edo Europan baino (Gizarte desestrukturatuago bat, pertsonen mobilitate handia... etabar). Animoak eman dizkiegu.

Arratsaldean ere izan gera bertan. 50-en bat lagun zeuden. Euria barra-barra, sekulako hotza (9 gradu), eta jendea, zutik, han. 6 polizia kotxe parkea inguratzen denbora guztian. Bestela ere ez dago ba polizia gutxi herrialde hontan... (eskerrak euskaldunok ohituta gauden).













KEEP ON FIGHTING! New York-eko akanpaden berri: www.occupywallstreet.com
www.adbusters.org
www.wearethe99percent
www.lapupilainsomne.wordpress
(Azken hau, erdarazko blog oso interesgarri bat, jo kuku bat, oso ondo dago).


EURIA ETA HOTZA

Nahikoa lan guardasolaz. Hor Jone Miren Jabato lez aterkiaz borrokan.




KALABAZA TRIPONTZIA

Hemengo zenbait atxe ataritan hasi dira jada Halowengo apainketa lanekin...



GEORGETOWN







Unibertsitate elitista eta ezagunaren inguruan ibili gara gaur. Nahiko auzo pijoa da, aberatsa. MARTIN´S TAVERN izeneko leku batean jan dugu. Famosoa da (Lonely planet dixit), bertan orduan ikasle edo kongresista eta gero presidente izandako askok jan baitute: KENNEDY, LINDON JHONSON, NIXON, HARRY TRUMAN). Hamburgesa goxo goxua zegoen (bi hamburgesa patatekin eta bi zerbeza kankarro, 40 dolar), eta lekua oso atsegina da. 









WATERGATE

Nixon... Non hago?


OSTATUA

Alberge guztietan bezala, gurean ere mundu osoko jendea dago. Baina beste hainbatetan ikusi ez dugun jendea ere ikusten da hemen: familiak eta edadeko jendea. Kontu, ez 50 urteko pertsonak (gu geu ere hortxe-hortxe gaude eta rekristor!) zaharragoak baizik.

Ez hori bakarrik, trajeatutako gringoak ere badaude (komertzialak itxuran) berton ostatu hartzen. 10 oheko logelan lo eginda gero dutxatu, eta hor abiatzen dira lanak egitera gorbata jantzita. Kuriosoa iruditu zaigu. Gainontzean, giro ezinobea, multikulturala eta animatua. Jatorriei dagokionez, txino eta alemanek irabazten dute goleadaz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario