Egun handia gaurkoan Chicagon. 45.000 pertsonek maratoia korritu dute. Goiz jaiki, gure gauzak S.A.n zertxobait entretenitu (copi Ur Apalategi), atletak moduan gosaldu, gure bartuloak hartu, argazkirik onenak lortzeko frankotiradoreak bezala posizionatu... eta,
Hara, berandu ez gara iritsi ba. Kotxe eskoba azken korrikalariaren atzetik zetorren unean bertan. Gu gara gu txepelak! Mekauen san pito pato! Azken korrikalari lehertuen ibilia ikusteko baino ez dugu aukerarik! Eskerrak, sikiera, Gure Gauzak S.A.n akzioek asko balio duten...jeje.
Azpian the very last runer, atzean kotxe eskoba dakarrela. Animorr!
Go!Go!Go! Litle girl!
Kotxe eskoba pasatu eta hor nor satzen diren errepidean dozena erdi garbiketa-kamioi guztia bere onera ekartzera. di-da batean garbitu dute!
Ziztuan trena hartu eta Downtown-era jo dugu tropela baino lehen heltzeko esperantzatan. Eta baita iritsi ere, aizue. Soberan! Hemen bertoko argazki ugari. Adin guztietako korrikalariak, asko erabat hustuta, beste asko, berriz, letxugak bezain fresko. Bazterretan jende ugari bereei animoak ematen. Ikusgarria. Behobia-Donostia erraldoi bat.
UXUE USOBIAGA USANDIZAGA
Halaxe du izena gizon honek. Tolosarra bera. Harrapatu katua!
UNITED COLORS OF CHICAGO
Ez dago kolore tonalitate hain aberatsa margotuko duen pintorerik!
TELEBISTA
Esana daukagu: hemen goiz, atsalde eta gauean dago futbol amerikanoa ikusgai telebistan: (Chicagon arratsaldea denean akaso Los Angeles edo Oregonen goiza, beraz, atera kontuak...). Ikusgarriak dira emanaldiak. Slow motion (kamara geldoa) maisutasunez erabiltzen dute eta erretransmisioak oso oso potenteak dira. Dozenaka kamara eta grafismo oso modernoa erabiltzen dute. Gainontzean telebista nahiko makala da.
ENKARGUAK
Badakargu handik zenbait enkargu. Inportanteena, Agirianori neska-laguna aurkitzea da. Kasting antzeko bat egiten ari gara. Azpian andregai posible batzuk. Atxabaltarra exigentea da oso eta akaso azken egunerarte luzatu beharko ditugu gure peskizak... Ez dugu etsiko!
HUGE RESTAURANT
"Haundia" asko erabiltzen ari garen hitza da... baina gaur afaldu dugun jatetxea itzela eta partikularra da. Bakoitzari bere razioa momentuan eta bistan egiten diote halako wok batean. Azkarra, ona eta merkea!!!
ummm.. nik P1140792.jpg azgazkikoa aukeratzen dot berantzat-
ResponderEliminarjatetxian iluminazioa bikain, maratoia no mola..
ieuup..