Vistas de página en total

2011-10-30

Urriak 31- MITOEN ATZETIK ARNASESTUKA


DIA DE LOS MUERTOS
Mexikarrentzat egun seinalatuak dira hauek. Santu guztien eguna (Día de los muertos, haientzat) griña bereziaz ospatzen dute. EL PUEBLO DE LOS ANGELES Los Angelesko Downtown-en dagoen auzoa da. Auzo edo herritxo hori izan zen gaur egungo hiritzarraren hasiera eta hazia. Mexikanoek EL DIA DE LOS MUERTOS ospatu dute gaur berton. 









Dantzak, musika, errezua... ehundaka pertsona hildakoen oroimenez egindako jai honetan. Kuriosoa izan da. Garezurra pintatzen dute aurpegian herioz mozorrotuz. Polita, eta zergatik ez, zertxobait siniestroa ere bai. 













OCCUPY LOS ANGELES
Los Angeles-eko Occupy mugimendua bisitatu dugu eta etsigarria izan da. Protesta ekintza baino kanpamentu xelebrea zirudien hark. Kontua da udalatxe atarian kokatu dituztela kanping dendak eta han fokalizatu protestak. SKID ROW auzunea dago bertan, akaso LOS ANGELES-eko gunerik arriskutsu eta basatiena (drogak etb...). Ondorioz, SKID ROW-eko zientoka etxegabeko eta yonky batu zaizkie aktibistei, eta noski, konbibentzia arazo itzelak sortu dira. Ez du irtenbide errezik arazoak. Zer egin? Handik bota gizarteko pertsonarik endredatuenak justu horien alde borrokatuz (besteak beste) ari direnean? Mnnn... aktibista askok alde egin dute, antza, panorama ikusita. Beste askok han segitzen dute.











Badirudi OCCUPY mugimenduan nekea ari zaiola gailentzen hasierako grinari. EEBB-en handitasunak (hiri ezbedinetan ekimenak lotzeko zailtasunak etb...), neguaren etorrerak (NY-k eta beste hainbat lekutan elurra eta hotza), infiltratuen erasanak, eta orohar, protesten emaitza ezak makaldu egin du mugimendua. 



Komunikabideek, hasierako protesten berri eman eta gero ostrazizmora bidali dute mugimendua. Apenas aipatzen dute orain, eta egiten dutenean, espaiñako ABC-k emango lioken tratamentu bera ematen diote: erdi gaizkile, erdi punky, erdi viva la vidaz osatutako jendilajearen bakanala.



Kontuak kontu, OAKLAND-en enfrentamentu gogorrak izan dira polizia eta aktibisten artean. Eta gainontzeko hirietan (200 inguru) milaka dira oraindik ere borrokan ari direnak. Impresioa hauxe da: edo proposamen zehatzez osatutako mugimendu bateratua eratzen dute negua etorri baino lehen, edo akabo OCCUPY-a. Eta ez da gure eritzia, akanpatuta dauden askorena baizik...

CIENCIOLOGIA
Hubart-ek sortutako sinesmen honek sekulako indarra du Los angeles-en. Denda mordoa eta irudietako moduko eliza erraldoiak.



SUNSET STRIP
Onartu nahi nukeena baino mitomanoagoa naizenez, gora eta behera ibili dut Jone Miren mitikotzat dauzkadan garitoen bila: THE ROXY, WHISKY A GO GO, RAINBOW, HOUSE OF BLUES, VIPPER ROOM... Ba hara, kostata baino aurkitu ditugu.






Ay, gustura geundeke Brothers-ok hemen 80.hamarkadan!








THE DOORS-ek WHISKY A GO GO-n eman zuen lehenengo kontzertua 1966-an. Areto guzti hauetatik pasatu dira nire bizitzako banda sonoroa eraiki duten talderik gehienak... jesus! Hotzikarak ezin kontrolatuz ibili gera SUNSET STRIP-en gora eta behera.




Mitomano izateak badu, noski, bere alde txarra. Sarri, imaginatutako leku horiek uste baino kaskarragoak izaten dira. VIPPER ROOM-a, esaterako, putza iruditu zaigu. JONHY DEEP-ek ireki zuen 94-an, bertan hil zen RIVER PHOENIX aktorea... Gaur egun antroa ez da Deep-ena. Itxita zegoen gaurkoan. Pena barrenak ezin ikusi izana. Hor nire esperantza, barrutik demaseko lokala izango dela seguruenik... Zenbaitzuetan mitoak hausteko tremendoko mailua behar gero! kar-kar.



ETA HAINBESTE BUELTAREN ONDOREN....
Merezitako deskantsua... taberna kurioso batean afaldu dugu kale honi izena ematen dion ilunkera mortalaz disfrutatuz!!





 








HOLLYWOOD BOULEVARD
Hollywood-i azken bistadizoa eman diogu gau ederrean. Goizean goiz bagoaz SAN DIEGO-rantz. Gustatu zaigu LOS ANGELES, hiri ederra da. Baina zaila, eraberean. Hain da zabal eta handia, non izugarri kostatzen den lekutara heltzea. Badu metro eta autobusa, baina hala eta guztiz ere, oso zaila suertatzen da kotxe barik alde batetik bestera mugitzea. Eta nekosoa. Gauez taxia behar da derigorrez. Kontrastez betetako hiria da bestalde, opulentzia lotsagabe eta txirotasun gordinenak bazter guztietan egiten dute topo. Rolls-a hemen, eta bere buruarekin bakar hizketan ari den gizagaixoa edo begirada erabat galdua duen eroa, han. En fin. That´s Hollywood folks!






AMARI ZORIONAK! URTE ASKOTARAKO, ROSARITO!!!
Muxu handi handi bana bion partez!  


No hay comentarios:

Publicar un comentario