5.000 lagun elkartu gara Chicagon Afghanistango okupazioaren kontra (10 urte bete dira gaur NATO-k hura inbaditu zuenetik). Manifa hetereogeneo, koloretsu eta indartsua izan da. Munduarekin rekonziliatzen zaituen horietakoa. Antimilitarismo eta insumiso garaietako haiek gogoarazi dizkigu guri.
Black block-eko anarkistetatik hasi eta leninista sutsuenetara, erdibidean denetarik: zahar, gazte, gerrako beterano...
Interesantea hemengo manifen (rally deitzen diote) modus operandia: hasi aurretik badaude zenbait hitzaldi giroa berotzeko. Nahi duena urten daiteke oholtzara. Hori bai, denbora jakin bat daukazu esan behar duzuna esateko.
3 orduko manifa luze eta zaratatsua Chicagoko eguzki pean. Deitzaile bakoitzak bere megafonia propioa zeraman. Potentea, emozionantea, eta, noski, poliziak uneoro "babestua".
PARKEAK
Gurean parkeak zakurren komunak dirudite. Edo apaingarri hutsak, bista edertzeko udalak jarritako zelaiak. Hemen, Europako beste hainbat herrialdetan bezala, zelaiak erabili egiten dituzte.
Chicagok parke izugarriak ditu. Lincoln park da hauetako bat. Ederra urteko sasoi honetan. Bodak ere ikusi ditugu bertan.
TABERNAK
Taberna eta jatetxez jositako auzune batean gaude. Izugarriak dira. Ingelesen PUB-en estilo bertsua dute gehienek. Eta pantaillaz josiak daude. 12-13 telebista taberna bakoitzean. Ez da broma.
Argazkietan igoal ez da apreziatzen baina harrigarria da. Futbol amerikanoa ikusgai bertan goiz, atsalde eta gau. Musika ere antzerakoa dute guztiek (gureetan modukoxea, aldea globalaren erakusgarri), pop gutxi eta rock asko: Pearl Jam, Led Zeppelin, Bruce Spristing... Lady gaga eta antzerako pitokeriarik ez dugu guk oindino entzun. Bejondeiela!
KUBA
Zenbait zentzutan kuba gogoarazi digu honek. Han ibili zaretenok badakizue zein desmadre daukaten prezioekin. Taberna batean tabakoa erosi eta 2 dolar kobratu, hurrengora joan eta han 4.
Oiga kompadre, esan norberak, como es que el holliwood vale aquí 4 si allí me han cobrado 2? No se me ponga gallito, gallego, deme 2 y asunto arreglado. Ba, hara, hemen ere zenbaitzuetan nahastea igualtsua da. Esaterako, baliteke zerbeza bategatik 7 ordaintzea orain, baina bihar berriz, SUNDAY SPECIAL daukatelako, 2.
Albergean ere 70 dolar gauko pagatu genuen ostegunean eta gaur, berriz, 170.
Zaila ohitzen, aizue!
CAR OUT
Azkenean ez dugu kotxerik hartuko, beraz, Route 66 out! Garestia da oso. Akaso trenez egingo dugu ibilbidearen parte bat, nork daki. Californian alokatuko dugu auto bat. Hango kosta egingo dugu kotxez ordainetan.
Việt ăn tối, chơi ngày hôm nay
Afari Vietnamita gaurkoan... zopa beste behin ere.
BIHAR KORRIKALARIAK
Hiria hankaz gora dago gaur arratsaldetik... kale moztuak, autobusak aldatuta. Bihar Chicagoko Maraotia korrituko da eta jende mordoa espero dute nonbait. Gosalduz ikusiko ditugu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario