Hasteko eta behin, besarkada potolo bat guztiontzat gaur bezalako egun are potolo eta inportanteagoan.
Geurea da garaipena!
GRAND CANYON
Grand Canyonen eman dugu eguna. Gaur monografikoa, beraz. Nola deskribatu zer eragiten duen paraje horrek? Beste ezeren gainetik, emozioa. Emozio hunkigarri eta izugarria. A zer paisaiak, lagunak. Natura bere espresiorik borobilenean.
Oteiza handia gogoan. Bi besoak zabalik gipuzkoako kostaldera begira zegoela honela esan zuen: Qué belleza! Qué grandeza! Qué vistas! Qué colores! Y cuánto hijo de putaaaaa!
Lau lagunez osatutako eskurtsioa egin dugu bertara albergetik abiatuta. Johan Daniarra, Maria australiarra, Michael gidari iparamerikarra, Jone Miren eta Andoni. Goizean goiz abiatu eta Gran Canyon-ko hainbat paraje ikusi ahal izan ditugu egunean zehar.
Tartean, ordu eta erdiko mendi buelta ere egin dugu arrolletan barrena. Kanoiak 446 kilometrotako luzera du eta 1600 metrotako sakonera zenbait lekutan. Colorado errekak zeharkatzen du alderik alde eta inongo duda gabe, munduko toki ikusgarrienetakoa da.
Colo eta Rado bere saltsan, noski.
Motero gringoak dirudite baino holandesak dira. Gizonkoteak seko txundituta begibistan daukatenaz...
Desnibel izugarriak, tonalitate ezberdinetako haitz-zulo, arrolla eta hormak... ikusgarria benetan.
Duela pare bat urte, Txus Ruiz de Erentxun abenturazale durangarrak (www.urnomade.com) Colorado errekaren zati handi bat zeharkatu zuen beste zenbait lagunekin batera abentura-bidaian. Zoragarria izan zela zioen, hor azpian ikusi eta sentitzen denak ez duela parekorik. Hala behar du izan, bai horixe! Paraje horietan lo egitea mundiala izan behar da gero!
Gran canyon-ko parke naturalean campinak eta hotelak daude (garestiak). Alde batetik bestera joateko, berriz (izugarria da, kotxerik gabe jai duzu), doako autobusak dabiltza goizeko 9-etatik arratseko 7-etara. Canoi barruan ere akanpatu daiteke nahiz eta horretarako baimena eskatu behar den. Horixe gelditu zaigu guri egiteko eta zintzilik: gaua paraje horretan pasatzea. Hurrengo batean Txusekin antolatutako bidaia batean etorriko garela agindu diogu gure buruari...
Ezin eguna beste modu batera bukatu. Topa gugatik eta Euskal Herriarengatik! Egun biribila gaurkoa, bai horixe, Gran Canyona bezain aparta. Osasuna eta askatasuna!
Kaixo!
ResponderEliminarHau al da GRAN CAÑON? IZUGARRIA!
Holandesen argazkia mundiala benetan!
Maite: Gordo, orain argazkietan askoz hobeto agertzen zea, tontuarena in barik. Kar kar...
Muxu eta besarkada asko! :)