Vistas de página en total

2011-10-16

Urriak 17- SUNDAY, SUNDAY!!! Egun lasaia

KONTZERTUA
Rose Hill Drive-ren kontzertu bat ikustera joan ginen atzo gauean. Aretoa, txikia baina txukun eta dotorea. Kontzertu kurisoa izan zen, izan ere, tarteka, Coloradon beharrean Mexico Df-n geundela zirudien. EEBB-etako ikuslegoa hotz samarra zelakoan geunden, ba hara! Usteak erdiak ustel! 











Kontzertua hasi eta berehalakoan han non hasten diren azpiko filatan "Moshin" ero bat dantzatzen... Egundokoa, aizue. Jendea elkar joka zoroak lez eta izerdi patsetan boxeolarien gisan... sekulakoa, benetan. Geuk, gutxienik, ez genuen sekula santan halakorik ikusi (ezta kontzertu punkyetan ere).

21 URTE
EEBB-etan 21 urte beherakoek ezin dute alkoholik edan tabernatan. Eta arraroa ere bada, beste zenbait gauzetarako (gida baimena, adibidez, 16 urtekin atera daiteke), ez diote eta adinari horrenbeste begiratzen. Tabernetan eskumuturrekoak jartzen dizkiete gazteei sartu eta berehalakoan.  




IKASLEEN FESTAK
Asteburutan ikasle etxeetan elkartzen dira Boulderren. Musika topera jarri eta kristoren festak egiten dituzte bertan. Inbidia pittin bat ere ematen du, aizue. Joandako urteen malenkonia, badakizue... 



TIPYCAL HIGH-MEDIUM Class BOULDER HOUSES
Herri aberatsa da hau. Etxebizitzatan ikusten da hori argi eta garbi. Apenas dago hiritar beltzik eta emigranteak ere gutxitxo. Gringo aberats askok bigarren etxebizitza daukate hemen (kontutan hartu, eski eztazioetatik oso gertu dagoela). Etxe ikusgarriak daude. Okupatu eta bertan bizitzen jartzeko modukoak...






PASADIZOAK
Tarot-era afizionatuak dira gero hiri honetan...


Boulderreko auzo gorria... jeje.



Hippy furgonet



Kasko barik eroaten da motorra da hemen. Asko daude. Zein baino zein ederragoak. Saiatu gara erretratatzen (Andoni takarradan ibiltzen da Harley bat somatzen duen bakoitzean... Gaizka Bizkarra eta Iñigo Estankonari erakusteko, batez ere) baino azkarregi dijoazela, aizue. Ezin harrapatu! Zenbat argazki fantasma! Motorra barruan dagoelakoan, eta hutsa irudia!



TAKOIEN ESKLABUTZA
Goizeko hamaikak aldera bi neskatokin egin dugu topo albergean. Bertan ostatu hartutako norbaitekin gaua pasa eta gero etxerantz zijoazen, nonbait. Hauts eginak zeuden biak. Takoidun zapatak eskutan zeramatzatzen eta oinak birrinduta. Herrenka zihoazen biak.  Irribarre sentitu bat gurutzatu, agurtu, eta hortxe utzi ditugu kotxera bidean, bilinbalauka, oinutsik, minduta. Gauez takoi inposible horien gainean ekilibrioak eginez ikusten dituzunean, imaginatzen duzu: jesus, nola irten daiteke horrela kalera? Zein altu ordaintzen duten takoitzar horien gainean ibili nahi hori, redios!!!!

INGLES MAKARRONIKOAZ
Gure ingles makarroniko honek (batez ere Andonirenak) sortzen ditu hainbat egoera komiko. "We want the bill" azentu gringoaz esan nahi: we won the bill, (faktura irabazi dugu edo halako zerbait), zerbitzariak lehenengo aho zabalik begiratu, gero barrez lehertu, eta hola. Budwaiser esan eta ulertzeko ere lanak, aizue. Harrapatu katua! 


No hay comentarios:

Publicar un comentario