Flipatuta gatxik horrenbeste bisitari ikusteaz blogean. Milaesker, compais, ez genuen inondik ere holakorik espero. Egin zaitezte, arren, jarraitzaile( segidores atalean), guk nortzuk zareten jakiteko, behinik behin, eta gozatu gugaz!
MOZORROTZEN
Dirudunen paradisua eta txiroen infernua da Las Vegas. Eguna iluntzen dijoan heinean LAS VEGAS-ek bere mozorrorik histrionikoena janzten du. Gauez guztia da argi eta neoi, musika eta zarata, jende uholde eta aztoramendu. Koloretan haluzinatzeko moduko hiria, bai horixe!
Bazter guztietan dago zer ikusia hemen. TREASURE ISLAND-ek su eta musika ikuskizuna eskaintzen du ilundu bezain laster.
BELLAGIO-k, hain famatua den ur ikuskizuna Gene Kelly-re "I'm singing in the rain" musikarekin. Aparta benetan!
Hotel guztiek dauzkate sekulako muntai eta showak. Harrigarria da hemen dagoen ikuskizun eta kontzertu kopurua. David Coperfield, Celine Dion, Rod Steward, Elthon jonh, Thin Lizzy... uf, denetarik. Cirque du Solei berak, esaterako, 7 ikuskizun ditu beste hainbat hoteletan. Hotel bakoitza hiri handi bat da!
JOKOA
Baina argi eta neoi guzti horren atzean, JOKOA, noski. Casinoak alde guztitan, ikusgarriak, deigarriak, zaratatsuak. 24 orduz zabalik eta jendez gainezka guztiak. Zahar, gazte, gizon eta andreak, jo eta su ibiltzen dira nork bere ametsa gauzatu nahian.
Txunditu aurpei hori zergatik da: tabernako barran ere apustu makinak daudelako! |
Casino guztiek dauzkate masajista profesionalak. Harrapatu katua! Behar dutenei (denbora asko jarrita daudenei, we supose) masajeak ematen dizkie apustuan ari diren bitartean.
FLAMINGO
Gaur hotelez aldatu dugu. Paris-tik Flamingora. Flamingo Las Vegas-eko hotel historiko horietako bat da. Paris baino zaharragoa, guztia da hemen arrosa kolorekoa eta hortera samarra.
Andoniri "Turista un millón" antza hartzen diot nik.... zuek? |
Sekulako baso tropikala dauka. Flamenkoak daude bertan, noski. Eta baita arraintzar japoniar haundi batzuk ere bertoko laku batean. Parkea, berez, ikusgarria da. Hemengo hotelek aipamen berezia merezi dute. Egingo dugu datozen egunetan hotelei buruzko iruzkin espezial bat. Kontua da kristonak direla, eta harrigarria bada ere, astean zehar alberge bat baino merkeagoak ere badirela. Edozelan ere, kontu eduki behar da hemen "POYAKE" kontzeptu horrekin. Hau da, gela jakin bat (merkeena) erreserbatuta eduki arren beste hobeago bat eskaintzen dizute dolar gutxi batzu gehiagogatik. Pues ya que... hasiz gero ekonomikoki porrot eginda bukatzeko arrisku ederra!
PUTIFERIO
Sexu eskaintza tremendoa dago hemen. Bai gizonezkoentzat, eta baita emakumezkoentzat ere. Iragarkiak nonnahi eta jende mordoa prostituta/on flyerrak banatzen. LAS VEGASEN pasiotxo bat emanda ulertzen da zein arrazoigatik den hiri hau gringoen desfase leku!
Azpiko hau, Vince Neil (Motley Crue) abeslariaren tatoo-taberna. Bixer, gehiago.
Azpiko hau, Vince Neil (Motley Crue) abeslariaren tatoo-taberna. Bixer, gehiago.
Jokatu dozue sosik??
ResponderEliminarArgiñanotarrak tope hloga jarraitzen eta aita inbiriyak jota. Ondo zegi eta ayo pelayo
ResponderEliminarEskuminak Arguiñano,s famili osoari! Eta patxuk! Lauzi, ez diagu sosik jokatu ez baitakigu nola ostia dijoazen makinak! Oso konplikatua duk! Black Jack, poker eta antzekoak, berriz, uff...
ResponderEliminar