MAKILLATU GABEKO HIRIAN BARRENA
Goizaldeko 6.45 etan iritsi gara autobusez LAS VEGAS-era (NEVADA). A ze impresioa, lagunak!. 30 gradutako tenperatura, kaleak hutsak, eguzkia esnatzen... ederra eta ziraragarria izan da. Goiz nagi horren magia aprobetxatuz, bartuloak hartu eta South boulevard osoa egin dugu oinez eta patxadan (6 bat kilometro).
Gosari amerikarra, egunari aurre egiteko
Egunez ikusita, parke tematiko baten itxura du Las Vegasek. Hiri disparatatu baten trazak hartzen zaizkio lehenengo bistadizoan, eta orduak aurrera joan ahala, inpresio hori areagotu baino ez da egiten. Kontsumismo hedonistaren aurpegirik zakarrena inolako duda barik.
Kalean, mota guztietako jende anabasa itzela. Homeless asko, eta dibertitzera eta xoxak jokatzera etorritako beste asko eta asko.
LAS VEGAS EGUN ARGIZ
Hotel erraldoien fatxada tranpantojatuak... iragarki deigarri eta izugarriak begibistan... ziraragarria eta zorabiatzailea eraberean... zaila esplikatzen. Egun argiz begiztatzen duguna gauez imaginatzeak hotzikarak eragiten dizkigu.
Hiri honen eskaintzen dituen kolore, usain eta ikuskizunak badu, eraberean, zerbait erakargarri eta txundigarria. Lepoko minaz bukatu dugu horrenbeste gora begiratzeaz, aizue! Harrigarria!
Parke tematiko erraldoi baten antza hartzen diogula genion, eta halaxe da. Baina kontua da hotel bakoitza dela parke tematiko bat bere baitan. Gureak, esaterako (gaur Paris hotelean gaude), 11 jatetxe, sei kafeteri eta taberna, bi dozena denda ikusgarri, eta kristolako nightcluba eta, noski, kasino monumentala dauzka. Bertaratzean plano handi bat eman digute non zer dagoen ikusteko, eta hala ere lanak gelara heltzeko! Zer da hau baina!
Hotelak, kale, plaza, denda eta denetarik du barrenean. 6000 langilek egiten dute hemen lan 24 ordutan, bota kontuak.
Barrenak kuxkuxeatzen ibili gera, eta hara, sekulako "Convention centerrak" aurkitu ditugu. Zinez, Barakaldoko BEC-a baino handiagoa dirudiela.
Imaginatzerik ere ez dugu nahi zer gordetzen duten bere baitan MANDALAY BAY, CAESAR'S PALACE, PALACCIO, LUXOR, MGM edo beste hainbat eta hainbat hotelek. Emango dizuegu hormigoizko tripen barruan gordetzen dituzten altxorren berri, duda barik, bioi izugarri gustatzen baitzaigu hotel ikusgarriak bisitatzea. Ah, bide batez, eta gauzak zer diren ikuste aldera: Las Vegasen (SIN CITY) alde guztietan erre eta kalean edan daiteke.
Ez genuke gaurko kronikatxo hau Simoncelli moto gidaria aipatu gabe bukatu nahi. Moto karrera zaleak gara biok eta sekulako pena eman digu italiar gidari prestua hil dela jakiteak. En fin.
Jone acabo de descubrir tu bloooog!! Está genial!!
ResponderEliminarque envidiaaa me dais, hasta las lagrimas se me han saltado..
ondo ondo pasa
muxuxuxux haundi bat
Azkenengo Meridan ikusi zintuztedan. Ni haurdun nengoen orduan eta gutxi bidaiatu dut ordutik. Zuek berriz... Eta Mikel Urmenetarekin egon zarete gainera!! Haren blogean jakin dut zuen berri. Segi ondo pasatzen!!
ResponderEliminar