Vistas de página en total

2011-10-07

Urriak 08 - WEIRD DAY

Atzoko saioak (konbateak) utzi dizkigu arrastoak. Biok ere bilinbalauka eta biharamunaz esnatu gara, eta ni, gainera, galtzaileei gelditzen zaien lelo aurpegi horreaz... (kar,kar)

Hasteko, gelaz aldatu izan behar dugu goizean, albergea topera baitago. Prezioak ere igo egiten dira asteburuetan (hemen ere weekendak, weekend), beraz, tupustean, 54 dolar ordaintzen dugu gauko orain bakoitzak, 10 oheko gelan, gainera. Bihar, beste horrenbeste. Asteburuetan prezioak bikoiztu egiten dira hemengo hirietan.

Aireportura jo dugu gosaldu eta gero. Berton daude kotxea alkilatzen duten enpresa gehientsuenak, eta internet-en ematen dituzten prezioetaz fidatzen ez ganerez... Avanti populo!

Surprise! Prezioak guk uste baino askosaz garestiagoak dira. Hilabete kotxea alkilatzea: Chicagon hartu eta Los Angeles-en entregatzea, 2900, 3000 euro. Beste estatu baten entregatzeak igotzen omen du izugarri prezioa. Ala porai! EZ DUGU KOTXERIK HARTUKO LOS ANGELESERA IRITSI ARTE! ROUTE 66, ANTZARRAK FERRATZERA!



Ibilbidea trenez egingo ote dugun aztertzen ari gara. Hori, edo Las Vegas edo Los angelesera hegazkinean joatearen ideia (200 dolar). Han hartuko genuke kotxea californiako kostaldea egiteko.


Baina kontuak ez dira hor bukatu, konpais. Aireportua Chicago hegoaldean dago, kanpoaldean. Pasiatzea nahiago dugunez trenez ibiltzea baino, hor ibili gara kastro-kuloko auzune oso kurioso batzuetan barna. Txuri bakarrak gu biok. Egitan, erabat auzune beltzak eta apurtxubet siniestroak! Beltz makarra ugari (urrezko kataiak lepoan, musika topera kotxe horteren barruan... badakizue) Ha ze argazki ederrak atera genitzakeen han!. Ez dugu bat bakarra atera, noski. Errespetu eta prudentziagatik, batetik, eta senak ala aginduta, bestetik. Ez dugu beldur zipitzik sentitu, akaso inpresio pittin bat, baina paraje haietan gauez lau begirekin ibili behar gero!

Kotxearenak seko lur jota utzi gaitu. Eskerrak udazkenak kolore alaiz pintatzen duela kuadrorik beltzena ere!

Ederra dago Chicago egun hauetan!!!

















HOT DOG

Chicagoko hot dog-ak bereziak dira. Ogiak amapola haziak dauzka eta saltxitxei inoiz ez zaie ketchupik botatzen (sakrilejioa!) Bereziak diogunean ez da guri hala iruditu zaigulako, EEBB guztian horrela eta horrexegatik direlako ezagunak baizik.






URA

Portzierto, hemengo jatetxe guztietan ur pitxarrakada ateratzen dute mahaian jarri orduko. Detalle ederra iruditu zaigu. Esportatzekoa.


Oilasko eta arroz zopa, oso ona!!!

Barazki eta jamon york tortilla

Esparrago eta jamon york tortilla


AQUARIUM

Akuariuma? Ez, aizue, kristolako taberna puska! Izugarri zatarra, guztia esate aldera. Hau ikusita irrikaz gaude Las Vegasen aurkituko dugunaz...



 Haruntz-honuntz genbiltzala han non aurkitu dugun gazte artista hau. Makina bat patinen gainean!




En fin. Horrela gauzak. Akaso gu izango gara ROUTE 66 trenez egingo duten lehenak munduan. Ez dakigu seko pardilloak garen ala erabat intelegenteak. Mnnnnn.... Erabakitzen duguna erabakitzen dugula, astelehen arte geldituko gera gutxienik Chicagon, beraz bihar,  kontzerturen batera joan eta zerbezakadaka likidatuko ditugu gaurko penak.   






1 comentario:

  1. Aupa !!
    Patinekin ibili dian hoien youtube orria badakizue?
    Kotxien alokairuko enpresak begiratzen, hau da aurkitu dudan merkeena: http://www.easycar.es/car-hire/usa/los-angeles.aspx

    gero arte, mxk
    aitor.

    ResponderEliminar