Vistas de página en total

2011-10-28

Urriak 29 - WELCOME TO THE JUNGLEEEE!


Giro ederraz hartu gaitu LOS ANGELES-ek gaur goizean. Eguzki borobil borobilaz eta bero eta hotzik gabeko temperaturaz. Templau. Las Vegasen, gezurra dirudien arren, eguzkitan bero latza egiten zuen eta itzalean, berriz, tremendoko hotza. Ein?

ALBERGEA
Ushostel-en hartu dugu ostatu eta bai, jaun andreok, 10 oheko logelan lo egitea Las Vegaseko luxuan baino garestiago ateratzen zaigu. Mekatxis la porreta! Albergea oso ondo kokatua dago, Hollywood Boulevard bertan.




HOLLYWOOD BOULEVARD
Hollywood Boulevard ospetsua, ba zera, nahiko pasealeku sinsorgoa. Bertan daude KODAK theatre (oskarrak) eta Hollywood-eko izarren izenekin alfonbratutako espaloia. Ta zer esan, ba nahikoa animazio gutxi. Zenbait leku telebistan politagoak ikusten direla, aizue! (karkar).











FILMING
Pelikula edo serie baten filmaketarekin egin dugu topo tupustean. Lucy Liu (los ángeles de charlie, Ally mac beal) ikusi dugu ezkena bat grabatzen.





AMOEBE

SUNSET BOULEVARD-eko diskoetxe oso oso potente bat. DVD, CD,Vinilo eta zintak saltzen dituzte. Prezioak harrigarriak, DVD-ak 10 dolar eta CD-ak 9 eta 12 artean. Poster eta memorabilia ere saltzen dute. Erreferentziako denda musika atsegin dutenentzat.










KONTUZ!!!! HALOWEEN



1 comentario:

  1. Egia al da Holiwood letren atzean etxeak daudela, hau da, hor jendea bizi dela?
    Ere esaten dute bonbilaren bat puskatzen bada, hauek konpontzen dutela... ez dakit ba egia den... ! :)
    Muxu eta besarkada asko!

    ResponderEliminar