Vistas de página en total

2011-10-21

Urriak 22- ARIZONA, BABY








LIBURUTEGIA
Baliteke iparameriketako zenbait zerbitzu publiko (osasun edo hezkuntza zerbitzuak, esaterako) hutsaren hurrengoa izatea. Ez jakin. Ikusitakoaren arabera, dena den, badituzte oso ondo funtzionatzen  duten beste zenbait zerbitzu publiko. Garraio publikoa, esaterako, oso ona da. Kulturaren sektorea ere nahiko ondo kudeaduta dagoenaren impresioa daukagu. Antzerki areto eta liburutegiak herri guztietan daude. Eta ez nolanahikoak. Flagstaff-ek, esaterako, sekulako liburutegia dauka.

Paper batzuk inprimatzera jo dugu bertara eta seko txundituta gelditu gara. Ze liburutegi txukun, handi eta fina, aizue. Flagstaff-ek 50.000 biztanle ditu. Arrasate edo Durango-ren bikoitza, beraz. Liburutegia, ederto prestatua: dozenaka ordenagailu doako internet konexioaz, zientoka cd eta dvd, eta noski... milaka liburu, aldizkari eta egunkari. Zoragarria!







Liburutegi barruan espresuki haurrentzako atala. Kontu, ez ludoteka. Ederra, benetan. Ay ze enbidia, aizue.





BREWERY COMPANY
Garagardotegi gehienek beraien garagardo propioa egiten dute. Zerbeza mota diferenteak eskaintzen dituzte eta guztiak ere mundialak dira. 4 dolarrengatik 8 garagardo ezberdinen kata egin dezakezu. Irudikoa, gu edaten ari garena, 2009-ko Arizonako garagardorik hoberenaren saria irabazitakoa da. Earra!





ZERBITZUAZ
Zerbitzuak atentzioa ematen du hemen. Zenbat daukagun guk ikasteko, jesus! Hara, azpian daukazuen platertxoa eskatu eta gero galdera hauei erantzun behar izan diet:
-Zein gazta mota nahi duzu ogitartekoan?
-Ze haragi nahi duzu eta nola prestatua?
-Nola gozatzea nahi duzu entsalada?
-Tipula edo bestelako osagai ezpezialik nahi al duzu?   


Kontua da oso zerbitzu ona ematen dutela, prestua. Berdin da sanwitx bat eskatzen duzun taberna ziztrin batean edo pasta bolognesa erara jatetxe eder baten. Zerbitzaria laster batean etortzen da eskatu duzuna gustuko duzun galdetzera. Ea zerbait falta zaizun, ea beste ezerik nahi duzun... beti oso modu adeitsu eta gozoan.
Hemen garrantzi gehiago ematen diote afariari bazkariari baino. Lunch orduan, bokadillo, entsalada, zopa eta horrelakoetara jotzen dute. Dinner-ari beste seriotasun bat ematen diote. Bide batez, askok galdetzen digute ea hamburgesa asko jaten ari ote garen. Bai, eta eder askoak. Orain, zopa eta entsaladak ere ugari. Zopa alde guztietan dago aukeran. Jone Mirenek dio Euskal Herrian ez daukagula urrundik ere halako zopa eskeintzarik! (Zopera akaberakoa, neskatoa).




TRENA
Kargarako tren kilometrikoak ikusten ari gara egunotan (100-dik gora pasatzen dira egunero hemendik). 4 motor-bagoi aurrean tiraka, tartean 106 bagoi "trailer-kontenedoreak" eramanaz, eta beste bi motor bagoi atzean bultzaka. Harrigarria! Gure Arguiñanok ikusiko balitu! Trenetan espertoa baita artista Beasaindarra... (Mitsubitsi al dira trenok, maestro?).



Ez duzuela sinisten, hara bideoan grabatuta kargarako tren erraldoi horietako bat. 106 trailer-bagoi, kontatu. 




RENT A CAR
Hara, alokatuko dugun kotxea, juajua! 




OCCUPY
Aspaldian ez diogu occupy mugimenduari erreferentziarik egin. Jakin dezazue hilabete eta erdi geroago indartsu dirauela mugimenduak EEBB-etako hiririk garrantzitsuenetan. Asanbladak, Hitzaldiak... jo eta fuego ari dira. 
Ikus: occupywallst.org/occupytogether.org/occupythenation.org/weare99percent.org
Bihar manifa daukagu Flagstaffen, beraz...

FRIENDLY PEOPLE
Atseginak dira orohar tratuan gringoak. Oso jende kuriosoa da, elkar topo egin eta berehala nongoa zaren galdetzen dizueten horietakoa. Ea nongoa zaren, ea gustora zauden, ea gustatzen zaizun bere aberria... Beti daude zu laguntzeko prest...


AFARIA, ETXEAN
Tarteka albergean afaltzen dugu. Beharrezkoa da, sarri kokoteraino amaitzen baituzu jatetxetaz. Guk, geurea, geure gustura. Jone Miren, gainera, artista da, beraz... Albergean bi sukalde daude eta askok jaten dute berton. Egia esan, pena ematen dute: preparatutako  jaki asko eta janari fresko gutxi. Inbidiaz begiratzen digute. Ze usain goxoa eta horrelakoak esanaz... 
Gaurkoan, primerako jakiak izan ditugu esku artean. Piperrari labana sartu orduko, usain gozo-gozoa zabaldu da sukalde osoan, zartagira bota aurretik. Bertako nekazarien produktuak erosten ditugun bakoitzean asmatzen dugu!!!. Barazki eta haragi onak ekoizten dira inguru honetan.








Andoni hasi da ipurdia mugitzen.... beroketa ariketak kalera irten aurretik!!! Jua, jua, jua....



Bapo afaldu ta gero, gaur, parranda! See you folks!



1 comentario:

  1. Ummmmm... ze itxura ona duen janariak!
    Produktu guztiak naturalak!
    ZE ENBIDIA!
    Ondo jaten al da?

    ResponderEliminar