Vistas de página en total

2011-10-17

Urriak 18- Let´s go to Denver


Denverrera jo dugu bisitan gaur goizean goiz. Eta, hara, egun ilun samarra ikusi badugu ere, Umbrelo etxean utzita atera, eta zakur giroak harrapatu gaitu ustekabean (euria, haizea, hotza). Hotza bortitza, aizue, ez dago alferrik Denver 1650 metrotara!

Umbrelo gure aterkitzarra da eta gurekin daroagu azken hilabetean eguraldiari dagokionez suertea ematen digulakoan. Eta trastoa hara eta hona karreatzea kostatzen zaigun arren, suertea, eman, ematen digu, bi egun euritsu baino ez dugu izan eta gaurdaino.




Egun handia KOLO eta RADO-rentzat, beraien lehenengo txangoa, aizue! Primeran pasa dute, jeje!

RADO
KOLO


Denverri itxura oso ona hartu diogu. Hiri ez oso handi eta bizia da.






  






AUTOBUSA DOAN

Erdialdeko kaleetan autobusa DOAN da denverren. Uneoro ari dira dozena erdi bus gora eta behera jende harat-honat eroaten. Ah, bide batez, autobus elektrikoak dira.






Autobusak gaitzat hartuta, hona hemen beste gauza kurioso bat: autobus guztiek daukate aurrealdean bizikletak eramateko lekua.




Kafetegi askotan zuk zeuk zerbitzatzen duzu zure kafea. Kafea hautatu eta norbere gustora egiten du bakoitzak bere esne, azukre, kanela... nahasketa.



Gozo-zaleak dira iparamerikarrak. Kaleak goxo-dendaz josiak daude. Denetarikoak eta kolore guztitakoak (askok jostailuak dirudite).







Tranbia ere badu Denverrek. Hiri modernoa da itxuran, taberna, jatetxe, parke eta komertzio asko ditu.



Irudiotakoa Denverreko alkatearen zerbezeria da. Izugarria da eta hirian oso ezaguna. Bertan ekoizten dituzte makina bat garagardo klase. Hor bazkaldu dugu. 








OILASKO, BARAZKI ETA ARROZ ZOPA. OSO ONA!!!!!
TXERRIKI ERREA SANDWITXEAN, OSO ONA!!! ETA FRUTA ENTSALADA
  


Goiko pisuan 20 billar ditu lokalak. Harrapatu katua!







Tabernei dagokionez, bi konstatazio: bat; zerbeza klase mordoa dagoela guztietan. Eta bi; ez diotela pop musikari inolako kontseziorik egiten. Harrigarria bada ere, guztietan 70.hamarkadako rock klasikoa entzuten da (Stones, Bad company, Credence, Zeppelin, Hendrix...). Eta ez taberna edo pub-etan soilik, baita jatetxetan ere. Long live rockandroll!

Bide batez, beste kuriositate bat: toki guzti-guzti-guztietan dirua ateratzeko makina dago hemen. Taberna, jatetxe, denda... alde guztietan daude kajeroak.



TERRAZAK

DENVER-eko zenbait terraza. Uau!


AEROPLANOAK

Bihar Flagstaff-era (Arizona) guez aeroplanoz. Flagstaff GRAND CANYON ondoan dagoen hiri bat da, Arroiletara (Cañón) joateko leku aproposa, eskurtsioak antolatzen dituzte eta. Bi aeroplano hartuko ditugu: lehenengo DENVER-tik PHOENIX-era goaz eta gero handik FLAGSTAFF-era.
Hegazkina nahiko merkea da EEBB-etan. Biharko bidaia 200 dolar kostatzen zaigu bioi (100 bakoitzak), eta kontutan hartu 2.000 km egingo ditugula.


BIDAIARIAK
Bidean topatutako beste bidaiari batzuekin sortzen da halako kamadareria azaleko baina konplize bat. 
Zenbaitzuekin tartekako kontaktua mantentzen dugu. Bakarrik ari dira haruntz-honuntz, gogorra izan behar du horrek tarteka. Horrexegatik, akaso, gurutzatzen dugun gutunetan adiskidetasun arraro bat antzematen da, aspaldiko lagunak bagina bezala.  


Jone Miren: Koloretsu uzten dugu Boulder.... polit-polit!!!








1 comentario:

  1. Kaixo! Zer moduz zabiltzate?
    Orain ni ez naiz lehen bezain asko konektatzen azterketekin oso estresatuta bainabil, baina ahal dudan egun guztietan bizitatzen dut zuen bloga. Amak berriz, ia egunero begiratzen du.
    Oso politak dira paisaiak. A zer enbidia ematen diguzuen danoi!
    Muxu asko!;D

    ResponderEliminar