Vistas de página en total

2011-10-26

Urriak 27- LAST NIGHT IN LAS VEGAS!


Gure azken gaua Flamingo Hotelean. Bihar motxilak hartu eta bagoaz Los Angeles-era. Gaueko autobusean goaz (1.15 am hartu eta 8.15 am iritsi, 7 ordu). Nahiago horrela, hartara, Los Angeles-era goizez heltzen gara eta. Beti Hobe!

Yakuziia aurkitu dugu pizinan. Modu ederra gure azken egunari (beno, bihar ere egun osoa eman behar dugu Las Vegas-en) amaiera emateko.






Esan genizuen hotelei buruzko informetxoa emango genizuela. Hemen doa: Hasteko eta behin, zenbait zifra: Las Vegasen daude munduko 24 hotel handienetatik 20. Harrapatu katua! VENETIAN-PALAZZOK 7.200 logela ditu, MGM GRAND-ek 5.500, LUXOR-ek 5100, eta gureak, FLAMINGOK, 3.500! 

40 MILOI pertsonek bisitatzen dute urtero hiri hau. EEBB-etako hiririk bisitatuena da. Atera kontuak! Ikusi ditugun hotel guztietatik MGM GRAND, eta COSMOPOLITAN aipatuko genituzke. Gaurko utzi ditugu, ostera, bi izarrak:

BELLAGIO


Akaso Strip-eko hotelik eder eta dotoreena. Bertan gosaldu dugu halako buffet infinito bat. Hotel izugarria da (Las vegas-eko beste guztiak bezala) baina gehienek ez duten elegantzia eta izena du honek, dotoretasuna bazter guztietan antzematen da.


Markako dendez jositako kaleak, konbentziotarako prestatutako areto ikusgarriak, (urtero 23.000 konbentzio daude Las Vegasen), primerako jatetxeak... sona handiko hotela inolako duda gabe.










Eta guztia gutxi balitz... lorez egindako irudiak!!!








CAESAR´S PALACE


Mandalay Bay eta MGM grand-ekin batera, hotelik handienetarikoa. ERROMA bera baino handiagoa da eta!



Atera kontuak, 160 denda, jatetxe, eta taberna dauzka... imaginatu!














Andonik izugarri gustukoa du hotelak ikustea... oraingo honetan hartu dugu aspertu ederra!!! jua, jua, jua
Guzti horrez gain, diskoteka itzela, 3 antzerki areto, beste 3 Nightclub lounge eta The Coliseum areto erraldoia (Elton John jotzen orain). Disparate hutsa!

CHAPEL
Jende ugari ezkontzen da Las Vegas-en. Eta ez pentsa, gu ere egon gara trist batean... kar-kar.




Entsegu txiki bat egin genuen gure hoteleko Chapel-ean... jua, jua, jua. 

CABO WABO
Samy Hagar (Van halen) abeslariaren taberna. Izen bereko Tekila ekoizten du tipoak.



JOKOAN
Hara, Jone Miren dolar triste batzuk makinan jokatzen... oso konplikatuak egiten zaizkigu hemengo makinariak, eta Pokerrean jokatzen ez dakigunez... eskerrak!
Kuriosoa, bidebatez, zenbait kasinok jokalariak erakartzeko erabiltzen dituzten amarruak. Neska-dantzariak jartzen dituzte mahai gainetan gustura joka dezaten. Harrapatu katua!






Rock&Roll-a entzunez afaria
Aukeratzen dugun lekua aukeratzen dugula... Rock-a entzuten da leku guztietan, baita gosaltzeko garaian ere. Dena den, gaurkoan, bazuen logikarik! Hard Rock ikusgarrira joan gara afartzera.
Afariko argazkiak Liernirentzat...




Biharko utzi dugu FREMONT kalea eta bere sabaiko pantailla erraldoia. Greyhound bus parada bertan daukagu, beraz, hori biharko. Cheers!

5 comentarios:

  1. zuen bodako argazkixak ipiniii.. pliiiiss.

    jejjejej,
    muaaaa.

    ResponderEliminar
  2. Lasai bikote hemen frogak egiten ni eta Igotz, dena den idatziko dizuet lasaiago.

    Canarian Ireland-etik idatziko dizuet, ze hostia uste duzue ba, nik ere opor galantak, je.

    ResponderEliminar
  3. Kar kar kar kar...
    ESKERRIK ASKO AFARIKO ARGAZKIENGATIK! Oso politak argazkiak! :)

    ResponderEliminar