Vistas de página en total

2011-10-05

Urriak 06 - CHICAGO RULES!



Chicago la reordiga iruditzen zaigu, bizitzeko leku apropos horietako bat. Osoa lasaia da, tremendoko bizitza kulturala dauka, jendea jatorra da oso eta Michigan lakuak ematen dio halako freskotasun paketsu bat.









Heminway eta Obamaren jaioterriak badu bai zerbait magikoa. Zenbaitzuetan ikutu zaharra hartzen zaio (aireko trenak Caponen garaiak gogoarazten dizkigu), halako dekadentzia puntu bat; eta beste hainbatetan, aldiz, zeharo post-modernoa iruditzen zaigu.


TELEFONOAZ EZINEAN

Telefonoarekin ezin asmatuz gabiltza etorri garen egunetik. Saiatu eta saiatu eta ezin etxera hots egin, aizue! Ez da broma. Edo gu ganorabako hutsak gara, edo gringoen telefono publikoak erabateko desastreak dira. Bietako bat. Eskerrak SKYPE aurkitu dugun!




NAVY PIER

Michigan lakura doazen eskurtsioak bertotik irtetzen dira. Gringoei horrenbeste gustatzen zaizkien atrakzio parke erraldoi horietako bat da. Denetariko denda, taberna eta jantokiak daude. Leku kuriosoa da. Oso yankia.






ROUTE 66

Jaun andreok, hemen hasten da Mother road mitikoa. Uaa... nerbixuak, uaaa... nerbixuak (Eh-Sukarraren doinuaz irakurri-kantatu beharreko estrofatxue)




PERSPEKTIBA KONTUAK

Gezurra dirudien arren fletxaz markatutako edifizio hori da WILLIS TOWER. Hola ikusita nork igarri EEBB-etako eraikin altuena denik, ein?



HALLOWEN

Hasi dituzte urriaren 31-ko prestaketa lanak hemengo hainbat etxe ataritan. Ez dakit gu non izango garen egunotan, baina dekorazioari zein garrantzi ematen dioten ikusita, kontuan hartzeko ospakizuna izango da.





TXORIMALOKERIAK

Hemen Blues Brothersak, txorimaloarena egiten. Ez dakigu ikusteko politak diren baina a ze barreak bota ditugun guk argazkiok ateratzen...   













ABERASTASUNAZ

Lakuko pakeak hartara eramanda edo, hona hemen hontxe bertako okurrentzia lelo bat: EEBB-etan aberastasuna ez da ezkutatzen. Eta zenbait kasutan iraingarria suerta dakiguken arren, gauza ona iruditzen zait niri. Ez, berez, aberastasunaren alardea egitea, baina bai norbere aberastasunaren kontzientzia edukitzea. Zera esan nahi dut: gurean, ea nor den aberats galdetu eta mundu guztiak beste norabait begiratzen du. Alboetara. Mundua gauden lekutik aztertzen dugunez, inportantea iruditzen zait bakoitza non kokatua dagoen jakitea. Aberatsak gara. Esan dezagun ozen. A-BERA-TSAK! 35 miloiko etxebizitzak dauzkagu, kotxetzarrak, oporrak kanarietan, arropak, playestationa, sakelekoa, konputadora, eskiak...
Konforme, ez gara aberatsak, klase ertain akomodatukoak baizik, burges ttipiak, edo langile pribilegiatuak, nahi duzuena. Baina jakin eta onar dezagun zer garen zeren bestela erreferentzia guztiak galtzen ditugu eta. Nor da ba, gainontzean, aberats? Irla pribatu bat edo Jet bat erosteko ahalmena duena bakarrik? Nor pobre, hortaz? Egunean 2 eurokin bizi den gizagaixoa? Norbere estatusaren kontzientzia ezinbestekoa da mundua behar den lekutik begiratzeko, ze bestela guztia bihurtzen da ikusezin, etereo, teoriko, faltsu eta alferrikako...  



HIRIKO BIRIKA


Michigan lakuaren bueltan biltzen dira chicagoarrak ilunabarrean. Ametserako, maitasunerako, pentsamendurako eta kirolerako leku egokia da.























Hot Mexico

Egunean sikiera ganorazko otordu bat egiten saiatzen gara. Gaurkoan jatetxe mexikarra aukeratu dugu. Como es que dises que no picaba el chile pinche cabrón! Vamos guei, no chingues, qué onda! Nos quema la boca compadreeeee!

Saltsa pikantea

Entxilada pikantea

Txahal tako pikanteak

1 comentario:

  1. uhhm.. erreflexio sakonak.. uste dot esanda duzuela ez da aberatsagoa geixen daukonak, gutxien behar duenak baño", egokixa iruditzen xate esaldia.

    dana dalako nire ustez sekretua konformista izatea eta daukazuna konpartitzen jakitean dau. Gero bakoitzak dakan trebezia amoldatzeko egoera desberdiñetara, garai hauetan inoiz baño geixo.

    bukaera pikantiak seguru bizipoza ematen dauala, andale! andaleee!!

    mxk.

    ResponderEliminar