Vistas de página en total

2011-10-10

Urriak 11- FIGHT-ing BACK AGAIN

Badirudi OCCUPY mugimendua hazten ari dela EEBB-etan. Atzo SLAVOJ ZIZEK pentsalaria izan zen WALL STREET-en (www.occupywallst.org) eta herrialdeko hainbat eta hainbat lekutan protestak ugaritzen ari dira.
Chicagon (www.occupychi.org) beste batzuetan baino pertsona gehiago aurkitu ditugu gaur. 300-en bat lagun. Eta jada badira 4 aste berton kieto daudela, gau eta egun, 24 orduz, Chicagoko erreserba federalaren atarian.
Urriak 15-an mundu osorako zabaldu da protesta deialdi erraldoi bat. Ea ba. (www.15october.net)












PEDIKURA/MANIKURA

Bai New Yorken, bai Washingtonen eta baita Chicagon ere pedicura/manikura zentro/denda asko daude. Asko gauez ere zabalik. Asiatikoek kudeatzen dituzte gehientsuenak. NAILS SPA deitzen diote eta ikusitakoak ikusita, arrakasta itzela daukate.



DELILAH,S

North Lincoln-en dagoen PUNK-ROCK taberna kurioso eta gomendagarria da. Astean zehar festak egiten dituzte. 400 whisky barietate daude eta taberna, zaharra izan arren, instituzio bat da Chicagon. Egia esan, GETAWAY albergea dagoen ingurua (Clark, hamsted eta Lincoln kaleak) taberna ederrez josia dago. Eta zenbaitzuetan BUDWAISERRAK 2 dolar balio ditu!. Gaur, gainera, CHICAGO BEARS-ek DETROIT LIONS-en kontra jokatzen zuen futbol partida, beraz, giroa, ezinobea. 








1 comentario:

  1. Kaixooo!
    Zer moduz zabiltzate?
    Ba guk, atzo aititaren urtebetzea ospatu genuen Arrasaten. Miren, Ramon, Igotz, Gorka, Luis, Maite, Nagore, Iratxe, Amama, Aitita eta ni egon ginen.
    Oso ondo pasatu genuen, baina zuek ere faltan botatzen zaituztegun. Denbora guztian zuei buruz egon ginen hitz egiten; nola egongo ote zareten, ondo pasatzen ari zarete... galdera asko egiten genien gure buruei.
    Bueno, ba hori da komentatu nahi nizuen guztia, espero dut asko disfrutatzea, eta oso ondo pasatzea. Ah, eta asko gustatzen zaizkit janariari egiten diezuen argazkiak, asike jarraitu egiten.
    Besterik gabe, MUXU ETA BESARKADA ASKO, GUZTION PARTETIK, ZUEN FALTA SUSMATZEN DUGULA!
    P.D: Igotzek, bazkariko argazkiak bidali dizkio Andoniri mobilera.

    ResponderEliminar