Vistas de página en total

2011-10-15

Urriak 16- WONDERFUL DAY

Egun zoragarriak eman digu harrera, beste behin, goizeko lehen ordutan.

Ederto gosaltzen dugu Boulder-en ere!!!


MANIFA
Mundu osoan bezala, hemen ere capitalismo basatiaren aurkako manifestazioa izan da gaur. 600-en bat lagun elkartu gara BOULDER-en.

Jende gazte oso gutxi, egia esan. Harrigarria bestalde, hiri unibertsitarioa dela kontutan hartuta. Non daude?
Garai batean unibertsitarioak masa kritiko indartsua osatzen zuten. Ez dirudi gaur egun horrela denik, ez hemen eta ezta gurean ere. Zaila asmatzen zer ote dabilen gaurko gazteen buruetan...
45-70 urte bitarteko jendea gehienbat manifan. Zaharron esku ote dago etorkizun hobeago baten aldeko borroka? Mnnnn...







Manifa zibilizatuegiak dira hemengoak, ezer gutxi ikustekorik gureekin. Hemen, lehenik eta behin, espaloian egiten dira eta ez errepidean. Eta hori gutxi balitz, semaforoak ere errespetatu egiten dira. En fin.














Hiritarren artean elkartasun adierazpen ugari, nahiz eta, botikan bezala, leloak ere badauden. Why are you so upset? (Zergatik zaudete haserre?) galdetu digu batek. Ez zekien irakurtzen ala babo arraioak? Manifestari bakoitzak denuntzia kartel bat zeraman eta soinean! Gauza bat da kontra egotea, eta deusez ez enteratzea beste bat, demonio!





AZOKA
Asteazken eta larunbatero baserritarren azoka egiten da Boulderren. Jaki gehienak organiko eta ekologikoak dira eta ikusten da hemen ere, gurean bezala, bertoko laborari eta produktuen aldeko apustua egin nahi dutela.









Andonik aurkitu du hemen ere, "borratxo de Aretxabaleta" tomate bariedade ezin hobea!!!

KALE ANIMAZIOA
Jende mordoa bazterretan. Pasiatzen edo ikusmiran. Kale artista asko beraien abileziak erakutsiz.










POTOLO
EEBB-etan jende potolo asko dago. Egia da. Edozelan ere, jende "saludable" (sanoaren adieran) piloa ikusten da. Kontua da potolo daudenak oso potolo daudela eta horrek atentzioa ematen dutela. Baina jatekoa zaindu eta kirol asko egiten du hemen jendeak, eta gure irudipenez, askoz gehiago dira itxura osasuntsugarria erakusten dutenak besteak baino.

KATAGORRIAK
Ez dakigu plaga bat diren ala ez baina edonon daude. New Yorken, antza, Zariguella izeneko animali bat ekarri zuten hiriko arratoiak akabatzeko. Orain bi animalion plaga daukate: arratoiena eta zarigueiena.



KAFETEGI PARTIKULARRA
Bilatu dugu gustuko kafetegia Boulderren. Terrazan erre daiteke eta oso jende bariopintoaren egonlekua da. Geuk ere berton bota ditugu erroak.




HARRAPATU KATUA MENDIETAAAAAA!
Josu Mendietak hain berea duen esaldia geure eginez, bi katutxo adoptatu ditugu. Bidaide izango ditugu aurrerantzean. Ez diegu izenik jarri oraindik. Ideiarik bai?



KONTZERTUA
Kontzertura guez gauean. Rose Hill Drive ikusi eta entzutera guez. LONG LIVE ROCKANROLL!  


  

2 comentarios:

  1. Here we are. Aita, Ama, ni eta Iratxe. Hemen gaude, beno oraindikan ez dira gurasoak etxera etorri baino heltzear daude, so. Froga egingo dugu Skiperekin ea suertea dugun, I hope so.

    Beno ROCK-STARren bat ikusi al dezute??? I don't know AXL, Deniro, Coverdale edo????

    Egunen zear zer egiten dezute??? Nola pasatzen dezute eguna????

    ResponderEliminar
  2. Hau nire partez CABRONES, ondo biziz de la hostia

    ResponderEliminar