Vistas de página en total

2011-10-29

Urriak 30- EAST TO WEST


Gure bidaia hasi genuenetik hilabete eta erdi pasa den honetan, EEBB-ak ekialdetik mendebaldera gurutzatu ditugu. Nola pasatzen den denbora, kamarada! Eta zein kuriosoak diren gauzak, New Yorken elurra mara-mara ari duen egunean bertan 26 gradutara gaude gu LOS ANGELES-en. Zein handia den Iparramerika, Jesus! 



WALKING DAY
Astoak moduan ibili gara gaurkoan (20-bat kilometro, bai gutxienik). Paseo ederra baina latza, are gehiago bezperan garagardo batzuk hartuta geundela kontutan hartuta... SUNSET BOULEVARD-en hasi dugu ibilbidea. Dozenaka musika denda kale amaigabe honetan.












ZUHAITZ ETA LANDAREZ BETETAKO KALEAK


MELROSE AVENUE-n barrena jo dugu gero. Paretakmural ederrez pintatuak. Dekorazio denda eta kafeteria ugari. Eguerdiko eguzkipean, auzo kuriosoa iruditu zaigu.








NEKAZARIEN AZOKA















MELROSE-tik SANTA MONICA BOULEVARD-en behera egin eta BEVERLY HILLS-era. Los Angeles-eko auzo aberatsa. Ez ditugu sekula santan horrenbeste Ferrari, Bentley, Rolls, Porche eta Bugatti ikusi.








Kolo eta Radok ere gertutik gertura ikusi nahi izan dute Bugatti hau.... barrura sartu ez direnean!!!!!

BEVERLY WILLSHIRE
Ezagutzen hotela? Bai jaunak, PRETTY WOMAN-en azaltzen den berbera da. Ikusgarria.




RODEO DRIVE
Beverly Hills-en dagoen markako denden kalea. Aluzinantea! Jesukristoren dendak bata bestearen atzean. Zein baino zein dotoreagoa.






CANTER´S DELI
Rockeroontzat leku mitikoa. Guns and Roses-eko taldekideak bertan ematen zuten denbora ezagunak ez zirenean. Marc Canter, dendako jabearen semeak garai haiei buruzko liburu bat atera berri du: Reckeless road. Jarri, that´s for you, bro!



BUS
Busez egin dugu, noski, HOLLYWOOD-era itzulera. Hauts eginak geunden, maratoia egin izan bagenu bezala.




HALOWEEN
Hollywood-en guztia festa eta algara. Larunbata eta Hallowen bezpera izanik, jendea barra barra bazterretan. Hemen, argazkitan ikusi dezakezuenez, mozorrotu egiten da jendea. Mozorro denda piloa dago eta ohikoa da larunbat edo ostiral normaletan ere mozorrotutako jendea ikustea parrandan.
Eta... Akabo, joan zaigu pikutara argazki makinaren bateria gauaren erdian... 










2 comentarios:

  1. -Orain bai, KABROIAK!!!!

    Zer moduz dago L.A.???? Merezi al du????

    Ez daukat gauza onik entzunda L.A. buruz baino orain bertan zaudeten kaleetan gustora asko ibiliko nintzateke ni. Batez ere Rainbow, Roxy, Trobadour eta Viper Room (Jhonny Deepen Puba da)Pub horietan musikako talde mitiko askoren istorioak daude, puf...
    Ikusi al dezute norbait???? Cartel delay jatetxea oso famatua da, bertan hainbat pelikuletako zatiak grabatu dira, horretaz gain hainbat musika talde bertan elkartzen dira, berez, 24 orduan zabalik bait dago.
    Jarri ea Izzy ikusten duzu, badakit ez dela horren erraza izango baino, hey...gauza bitxiagoak ikusi izan dira.
    Beno ondo ibili eta gora ROCK N ROLA!!!
    (Mila esker niria gogoratzearren, batez ere toki berezi horretan, eskerrik asko bioi) ea AXL ikusten baduzun nerea ere gogoratzen zaren, KABROIA.

    ResponderEliminar
  2. Hi, ba guri gustau jakuk Los angeles.Orain, rockeroen kontua gatxa ikusten dut. Nik pentsau horreik heuren mantsiotatik ez direla mugitzen, ta gutxiago Haloween bezperatan, topera baitaude tabernak. Raimbow eta Viper-era gaur guez. Ez da erreza hemen mugitzea. Transporte publikoa penosoa da distantziak izugariak. Hara, gu Hollywood Boulevard-en gaude, berez, en el meollo. Raimbow eta Troubadour west hollywood-en daude, ez oso urrin, baina kastrokulon. Bixer geixau!!!!

    ResponderEliminar