Hiri lasaia da oso Flagstaff (Arizona). "De paso"-ko leku bat, nolabait esatearren, Coloradoko arroilatara (Grand Canyon) joateko kanpamentu base antzerako zerbait.
Trenbideak zeharkatzen du herria erdiz erdi. Eta ez pentsa edonolako trenbidea denik, egunero 100 merkantzia tren luze pasatzen baitira bertotik.
Zeru oskarbi zabal zabal baten pean dago herrixka eta taberna eder eta rockero ugari daude. Egunez gogor jotzen du eguzkiak eta giro ederra dago, gauez berriz, hotzera egiten du nabarmen temperaturak.
Route 66 kotxez edo motoz egiten ari diren bidaiariak ari dira batez ere hemen gora eta behera. 2-3 egun berton pasa, Coloradoko Arroilak ikusi, eta aurrera bolie!
Hara, Kolo eta Rado souvenirren artean nabarmendu guran... Narziso halakoak!
Biharko txangorako (Gran Cañoire goiez egun osorako), hiru gauza emateko eskatzen dute: oinetako egokiak, eguzkitako betaurrekoak eta kapelak!!! Eta azken hauek erosi ditugu, azkenean!!!
EEBB-etan bisitatu ditugun hiri eta herri guztietan bada konstante bat: neurosia daukate eskuak uneoro garbitu beharraz. Jatetxe, taberna, zein hotel guztietako komunetan dago jarrita eskuak garbitzearen beharraz ohartarazten duen kartel bat. Inglesez eta erdaraz, badaezpada.Kuriosoa da.
LAS VEGAS
Las Vegaseko egonaldia lotu dugu. FLAMINGO hotel ospetsura guez 3 egunetarako. Astelehenean sartu eta ostegunean irten. 70 dolar kostatzen zaigu gauko bioi halako gela extra-lurtar izugarri bat. Smokers room, gainera. Harrapatu katua! Kontua da Las Vegasen astean zehar asko jeisten direla prezioak eta luxuzko hotelak ere merke-merke jartzen direla. Ostegunean, berriz, izugarri egiten dute gora eta asteburutan jada, imposibleak dira prezioak. Gurean, esaterako, ostegunean 180 dolarretara igotzen da gela doblea eta larunbatean 350-tik 500-era. Hemen asko gertatzen da hori: prezioak kupidagabe egiten dute gora ostiral, zapatu eta igandetan. Badugu gogoa ganorazko hotela harrapatzeko. Albergetan ibiltzeaz nekatuxeak gaude. Akaso, 3 egunetan FLAMINGO-tik irten ere ez... jeje. Hara, eta berotzen berotzen joan garela eta iganderako ere hartu dugu hotela las vegasen: Paris-Las vegasa, Eiffel dorre ikusgarri hori duena. 65 dolar. Hointxe bertoko kontua. Hemengo 12-ak eta laren. Horko 9-ak eta laren. Eta ez pentsa bazilatzearren danik, keba, kontua da emozioak jota eta irrikaz blai gaudela... ailedi!
OPEN MIC
Open mic zera da: nahi duenak, aurrez zita hartuta, 20 minutuz kantatzen du taberna batean. Han ere egiten da, hiri handietan batez ere. Hemen, leku askotan. Abeslari edo musiko ezezagunentzat aukera ona da eta tabernako bezeroentzat, berriz, plazerra. Nahiz eta egia esan, askotan bezeroek ez dioten oholtza gainean dagoenari kasu handiegirik egiten...
FLAGSTAFF BY NIGHT!
OPEN MIC
Open mic zera da: nahi duenak, aurrez zita hartuta, 20 minutuz kantatzen du taberna batean. Han ere egiten da, hiri handietan batez ere. Hemen, leku askotan. Abeslari edo musiko ezezagunentzat aukera ona da eta tabernako bezeroentzat, berriz, plazerra. Nahiz eta egia esan, askotan bezeroek ez dioten oholtza gainean dagoenari kasu handiegirik egiten...
FLAGSTAFF BY NIGHT!
- Great pictures!!!
ResponderEliminarNow you seem real Americans. Nice Caps!!! Route 66!!!
Flagstaff looks a very good city. Very rocker. I'm not sure but Flagstaff is near Las Vegas, that mean that you are more close to the south part of the Country than the east, mmmmmmmmmm, That's interesting!!!
Now you need to buy a cowboy boots and rent a Harley Davidson to make the dream come true, ROUTE 66.
O.K. guys, keep Rocking and remember, ONCE A ROCKER, ALWAYS A ROCKER-Igotz/11-10-19.
Igotz
JODO bro, your enghish is so good.Today we are going to see Gran canyon. They said its beatiful!Tomorrow here and next day to Las Vegas, so, we are enjoing so much! I will write you! We listenes thar tomorrow ETA is leaving the armed Figth! So, great day for all of us! Gora gu ta gutarrak!
ResponderEliminarJoee... we have to write in english now?!
ResponderEliminarSo... we are going:
I would like to stay there to see everything that you are seen. But we can´t. :(
This week I have a exam of english... We will see how I do it.
We see you, bye bye.
Main yourself. Kisses. xD