HOME COMING jaia ospatu da gaur Flagstaff-en. Antza denez, bertako talde unibertsitarioak Arizonako beste talde baten kontra jokatzen du partida garrantzitsu bat, eta hori dela eta kristolako festa antolatzen da. Goizaldeko 5-etan hasten da jaia (askok ostiralean hasten dute parranda, noski), eta egun osoa irauten du. Eguerdi partean desfile ikusgarri bat egiten dute herrian.
Hori baino lehen eta hortik aurrera, mozkorkeria ugari eta giro aparta! Festa!
Badaezpada ere ura taberna kanpoaldean beti prest egarri dagoenarentzat. Tabernatako barratan ere ura jartzen dute pitxarretan nahi duten guztientzat.
OCCUPY FLAGSTAFF
Gaur zeukaten Arizonako herri honetan OCCUPY FLAGSTAFF eratzeko lehenengo asanblada. Bertan egon gara. Kuriosoa izan da: hasi berrien irrika eta urduritasunak ikusi ditugu bertan, egin nahia eta ezjakintasuna. Nola antolatu asanblada... zer egituraketa eman asanbladari... Interesgarria oso.
Manifa egin dugu gero, eta egia esan, Jone Miren eta biok sututa amaitu dugu. Demonio! gauza bat da zibilizatuak izatea, eta lelo kuadrilla bat izatea beste bat! Hara, abiatu gara manifan eta lehengo eta behin, herri kanpoaldeko kaletan zehar egin dugu protesta! Jesus! Ez hori bakarrik, semaforo zein zebra-bidetan gelditu eta ibiltariei paso ematen genien mozoloak lez... baino ze protesta klase da hau? Sloganak botatzen ere gu geuk hasi behar izan dugu hain zeuden manifestari guztiak mutu eta! Hauek dira hauek txepelak, dedio!
Gezurra badirudi ere, kale bakoitza zeharkatzeko botoia sakatuz ibilia gara!!! jua, jua , jua... |
Gainontzean ederto. OCCUPY mugimendua EEBB-etan barrena ari da hedatzen eta oso indartsu dabil hiri handietan. 100-en bat lagun elkartu gara FLAGSTAFF-en. Ez da gutxi, herriko jai garrantzitsuenetarikoa gaur ospatzen zela kontutan hartuta. KEEP FIGHTING!
California-ko kosta egiteko beste bi aukera!!!
Merke jarriko digula dio jabeak. |
1956ko autoa dela esan dit harro harro jabeak!!! |
INDIO AMERIKANOAK
Arizonan indio amerikar asko daude. Bi herri indio ezberdinen 8 erreserba daude Arizonan eta Nuevo Mejikon: Hopi eta Navajo. Navajoa, Arizona estatuko 3.hizkuntza da, ingelesa eta espaiñolaren atzetik.
BUSA, GAUEZ
Hau irakutzen duzuenerako LAS VEGAS-en izango gara autobusez egindako 6 orduko bidaia eta gero. Albergea utzita, zerbezak edan eta edan ari gara denbora egiteko (gaueko ordu bat erdietan hartzen dugu busa, zuen goizeko hamar terdietan). Ailediiiii!
No hay comentarios:
Publicar un comentario