Vistas de página en total

2011-10-25

Urriak 26- Viva Las Vegas!!!


Kapitalismo eta bere lugarteniente den kontsumismoaren aurpegirik alai eta eraberean erridikuloena erakusten du egunero Las Vegasek. Hemen ikusten da erraz eta garbi zein artifiziala eta faltsua den diruak emandako ustezko ongizatea. Guztia da hemen fatxada eta handitustea, eta ezer ez dago humanitate eta sentimentuetatik. Daukanak, gehiago nahi du. Eta ez daukanak, logikoa den moduan, zerbait eduki nahi du. Sistema kapitalistaren hezurdura makala hemen dago ikusgai bere krudelean. Azpian, edalontzi kusioso batzuk...



Gezurra badirudie ere, gizonezko haundiak ikusten dira kitarra hauetatik edaten!!!



HARLEY DAVIDSON TABERNA
Ikusgarria, hortera... deitu nahi duzuen moduan, deigarria, gutxienik, bada. Day and night.











Kuriosoa da baina hemen urte osoan zehar dagoen tenperatura ederrak  eskatuko lukeen kontrako aldera, ez dago ez terraza, ez parkerik. Edo oso gutxi. Guztia gordetzen da hoteltzarren tripen barruan: jatetxe, parke, taberna, eta noski, kasinoak. Jendea eraikinen barnealdera bideratzen dute nahitaez.
Guztia dago diseinatua hotelen barnealdean kontsumitzeko: musika (beti pop edo rock dibertigarria), igerilekuak (gerrirainoko uraz, bustitan edateko pentsatuak daude, ez txapuzoiak emateko), eta hotelen Hall-ak (kasinoa zeharkatu behar da derrior gelatara joateko). Eta harrigarria da, ezen hotelek milaka eta milaka metro kuadroko azalerak dituzte!

Oparotasunaren arrastoak. Munduko markarik potenteenak erreklamu gisa Gugenheim-en eraikin itxurako honetan...Tom ford, Prada, Vuitton... 




NEW YORK, NEW YORK HOTELA. Day and night!







MGM GRAND. Historikoa. DAY AND NIGHT!




HOTELAK
Kanpotik ikusita ez du ematen baina tremendoak dira guztiak. STRIP-ak (7 km) biltzen ditu Las Vegaseko hotelik garrantzitsuenak eta zinez, ikusgarriak era erraldoiak dira. MANDALAY BAY, esaterako, infinitoa da. Kontua da show eta kontzertuez gain konbentzio piloa ere egiten direla beroietan. IBM-en konbentzio bat harrapatu dugu Mandalan. Zenbat diren galdetu, eta hara, 10.000 lagun elkartu direla... Harrapatu katua! Hotel barruan, noski, dozenaka denda, jatetxe eta Nighclub.

Azpikoa, New york, New York.





COSMOPOLITAN hoteleko lanparapeko tabena 




 LUXOR, egiptziarra.









MANDALAY BAY-ko denda etabarrak.




Apusturako pantaillak...



Ardo taberna eta jatetxe berezi bat.... bodega igogailu batean dago.






Hotelen arteko garraioa.



 Excalibur Hotela - gauez eta egunez



New York New York-eko tobogana.



Tentazioa alde guztietan...




m&m´s denda
Guk inoiz ikusi dugun dendarik potenteena. Ez denda handia delako (bada, 4 planta), baizik eta merkadoteknia izugarria dauketelako! Sukalderako gauzak... arropak... poltsak... imagina dezakezun guztia daukate karamelo dendan!










MGM ARENA
Hotel barruan dagoen areto erraldoi bat da hau. 16.000 pertsona kabitzen dira, Donostiako belodromoan bezainbeste, eta hau hotel soil bat da! Kontu, hotel guztiek daukate antzerako arena bat!






MGM GRAND Hotel zaharra baina historiaduna. Munduko sukaldari hoberenetarikoak daude berton. Hasteko eta behin, L'ATELIER-en, JOEL ROBUCHON frantziarrarena. Ez da bakarra, MGM grand-ek, zerbait badu, prestigioa da. Maila handiko jatetxe asko daude bertan.





Kaleko irudiak.... beti koloretsuak, egunez edo gauez!!!






EEBBetako jende gizena asko aipatzen da... baina Las Vegas-en ikusi ditugu gehiena.


JONE MIRENEN LOGISTIKA 
A ze logistika prestatzen duen Jone Mirenek pizinara ondo "abituallatuta" joateko! Logikoa, zerbezak 7 dolar balio dituela konpais! Hay que maquinar! Esta es la mecánica!






Las Vegas-eko erokeria: hoteleko gelan biblia. Alboan, apenas bi ordutan bildutako harreman sexualetarako kontaktuak.






OCCUPY
Las Vegasen ere badaude. www.occupylasvegas.org baina kontua da oso urruti daudela. Strip-az gain badirudi ez dagoela mundurik  hemen, baina badago, bai horixe!
Telebista gringoetan gutxienik politikaz hitz egiten da www.occupywallst.org dela eta. Ez da gutxi. Por tzierro, laster hitz egingo dugu hemengo telebistaz: oso oso kaskarra da! 




4 comentarios:

  1. -Hi mates!!!

    Whats going on???? Hey, I´m not tired to saying the same thing, GREAT PICTURES.

    First; I like the second photograph, which shows a man in shorts, Yeahhhhhhhhhhh!!! Great legs. Who is it???? Elvis...

    Second: Now, this is a question. Are you married??? Yes or Not.

    Third: Is any Rock concerts in the town?? I don´t no, WHO, STONES...something.

    More than a city it looks like an amusement park, don´t you thing so??? I imagine it will be worth visiting not??? All right, next time I´ll go there.

    O.K. Folks!!! Keep writing and informing any things that it happens to you, o.k.
    Keep in touch, with lot of loves...
    Igotz.

    ResponderEliminar
  2. LIERNI STOP LAUGHING OF MY WRITING STYLE, I´M TRYING TO EXPRESS AS BEST I CAN, YOU SHOULD DO THE SAME, TRY TO WRITE IN ENGLISH.

    IGOTZ.

    ResponderEliminar
  3. Okey gay. Kar kar kar...

    ResponderEliminar
  4. Jarri, there are a lot of concerts! On sunday was Juda priest with thin lizzy but there are too expensive and we are travellers... We are not going married, too espensive too (kar-kar, that´s no the only reason...). Think that we must be travelling almost two months! Tomorrow to L.A.Kisses to everibody (specially to Lierni, our bigest follower!)

    ResponderEliminar