KRISIA
Hemen ez da eskale askorik ikusten. Bus eta tren estazio inguruetan badaude etxebako ugari, baino erdigunetan apenas ikusten dira. Asko, alkoliko edo zoroak, deuzestuak erabat. Batek daki kalean bizi direlako dauden horrela ala horrela egoteak eraman zituen bere garaian kalera. Kontua zera da, bai New Yorken eta bai hemen bestelako jende klase bat ere badagoela eskean. Adin ertaineko txuriak dira, itxura onekoak, eta bat-batean guztia galdu dutenaren sentsazioa islatzen dute. Duintasun garratza ikusten da haien begitan, esanaz bezala, ez ni hola begiratu lehen zeu modukoxea nintzen ta. Beraz, badirudi hemen ere kapitalismoaren krisi latz honek betiko etorkin eta beltz pobreez gain beste estratu batzuk ere ikutu dituela. En fin, sistema krudel honek gizakia kakaztu baino ez du egiten...
Honi lotuta erreflexiotxu bet. Harlemeko eliza baten atarian zera irakurri nuen: POBREA EZ DA EZER EZ DAUKANA BAIZIK ETA BIZITZEKO ASKO BEHAR DUENA. Esaldi teoriko biribila iruditu zitzaidan baina...
Prest ote geundeke gure sakeleko, PC, auto, HDtv eta guzti horri uko egitera? Bai akaso Soriako herrixka batetan bizita, baina gure mendebalde kontsumista hontan? Mnnnn...
Gutxi eta asko daukaten pertsonak gauza bakarrean dira berdinak: denek nahi dute daukatena baino gehiago. Nola, nondik, zein adreilukin eraiki gizarte beria? Ay jesus, ez nadin endredatu...
GIZONA (ejem)BERE BAKARDADEAN.
Kapitolio inguruak hutsik. Polizia baino ez begibistan. Gringoen kongresu eta senatua biltzen dituen edifizioa izugarria da, itzela.
Inguruan hainbat museo daude ikusgai. AMERIKAN INDIAN MUSEUM-en izan gara gu. Gomendagarria erabat. Museo gehientsuenetan ez da sarrerarik ordaintzen.
CHINATOWN
Washingtongo Chinatown-ek ez du NEW York-ekoaz zer ikusirik. Kale soil bat baino ez da ia-ia. Hala ere, merezi du bertaratzeak. Merke jaten da eta jatetxe asko daude.
ZAYTINYA
Zaytinya izeneko jatxean afaldu dugu. Famosoa da Washingtonen. Sukalde greko, libanes eta turkoa nahasten dute bertan. Platertxo txikiak ateratzen dituzte, raziotxoak (bost razio bi pertsonentzat) eta bapo jaten da. Razio bakoitza 6-8 dolar dira.
Hummus |
Olagarroa |
Esparragoak mihiluaz (hinojo) |
Arkumea (filo pastan bildua) |
Brusela aza frijituak (OSO ONA) |
Txahala |
No hay comentarios:
Publicar un comentario