Goizean heldu gara, gaua trenean eman eta gero. Egun eguzkitsua baina hotza. Here we are, Durangoko bi Blues Brothers-ak. Nekatutak baina ederto. Illinois estatuan gaude. Hemen Washingtonen baino ordu bete gutxiago da. Euskal Herriarekin 7 orduko diferentzia, beraz.
Getaway hostel-ean hartu dugu ostatu. Jada igartzen da prezioetan EEBB-etan barneratzen ari garela. 70 dolar komun-bako logela gu biondako. Washingtongo edo New York-eko albergeen aldean merke.
MICHIGAN LAKUA
Hau lakua dela pentsatzeak ere badu ba, grazia (494 km luze, 190 zabal). Izugarria da, itsasoa ematen du. Hondartzak hutsak (hotzaaaaa!). Ikustekoa izango da hau uda partean. Chicagotarrentzat leku ezinobea korrika egin edo paseatzeko.
Horko hori da EEBB-etako edifiziorik altuena (527,3 metro). Willis Tower. Ea bihar bertatik bertara ikusteko aukera daukagun.
Goizeko 6etan yoga? Helduixok filemon!
Erreziklatzeko bultzada behar, nonbait, gringoek. Pepsiren kanpaina da azpikoa, erreziklatzetik ateratako dirua vietnemgo beteranoak laguntzeko erabiliko dutela dio.
PROTEST FOR AMERIKAN REVOLUTION
Hemen ere badaramate bi aste Chicagoko erreserba federalaren aurrean manifestatzen 200 bat lagunek. Ez dira asko (tarteka 600-700 lagun bildu direla esan digute), baina Washington eta New Yorken bildutakoak bezala, goian dute animoa. Larunbatean manifa dago deituta (Afganistango gerran aurkakoa ere bada), ikusiko dugu nola dijoan asuntoa. Bitartean, aurrera bolie!
MORE COFEE, GUYS?
Heldu gara behingoz behin eta berriz kafea (katillukada) eskeintzen dizuten leku horietako batera. Gozamena. Jarri eta ezer jaten aurretik, toma kafea. Por tzierto, hemen ere zerbitzari gehienak hego eta ertamerikarrak. Orainarte ikusitagoagatik, Española bigarren hizkuntza da EEBB-etan.
LOST LIVINSTONE
Hor non hasi garen Chicago oinez egin guran, Washington bezain ibilterraza zela pentsatuta. Kieto parau, brother, hau izugarri handia da eta! Hor Jone Miren (bera da brujula), hiritzar honetan kokatu guran. Laguntza eskatu behar izan du azkenean, noski. Chicagon ez dago metrorik. Aireko trena erabiltzen da hemen alde batetik bestera joateko. Aste osoko pasea Trena/busa 29 dolar. Merezi du. Distantziak handiak dira.
HAVE A NICE DAY
Harrigarria da zein adeitsua den jendea hemen. Beti agurtzen zaituzte irribarretsu eta Have a nice day edo good luck batekin.Tratuan errazak eta lasaiak dira, baina ay! gure english esmirriatu honekin zein kamuts gelditzen garen... pena.
ALINEA
EEBB-etako jatetxerik onena omen da atzeko hori. Ez du inolako kartel ez iragarkirik atarian. Grant Achaz da bertako sukaldaria eta izugarri ona ei da. Ez dugu berton sartzeko imintzio txikienerik ere egin noski, auskalo ze balio duen hor degustazio menuak, baina tira, norbaiti inoiz parean suertatzen bazaio, badaki. Halsted Streeko 1723-an dago. Aurreztu eta avanti populo!
Eguna zoragarri bukatu da
aupa familia!!!
ResponderEliminarargazkiak izugarri onak, testuak irakurrita begixak negarrez deskojonetan, baña ke xalaus zarie idazten, la letxe... aizak, biziauta gauz blogera, ajajjaja ... telebistan dauzen serie txorra hoiek baño bastante interesgarrixaua ba....
alaaa bikote, segi fin-fin eta disfrutau topera !!
eongo gatxik !!
kris eta aitor.