LEAVING CHICAGO
Aste bete pasatxo eginda, uztera goaz Chicago. Pena apurtxu bategaz, dana esate aldera, egun gehiago ere lasai asko egin genitzakeela pentsatuta.
Hiri conpletoa iruditu zaigu hau: lasaia eta martxosoa eraberean. Bizikletaz zein oinez erraz gobernatzeko modukoa (150km-tako bide gorri sarea dauka Chicagok, eta parke ugari daude). Kontzertu aretoak ere asko eta denetarikoak (blues, rock, jazz, dance...).
Gure azken egun hau ANDERSONVILLE-n hasi dugu. Auzo bizia da, Gay, lesbiana eta youppyen gotorlekua; kafeteri, taberna, arte galeria eta parkez josia.
NO PARKING
Aparkatzea debekatzen dute kaleak garbitu ahal izateko. Udazken garai honetan, kuriosoa nola estaltzen duten hostoek zorua.
ERREMOLATXA
Ez dut jatekoa eskatzen asmatu. Hara hor nola atera didaten erremolatxa (frantsez-arbi) entsalada ez oso erakargarri bat. Jonek, berriz, betean asmatu du: oilasko entsalada gozo-gozo bat. Azkarregi eskatzen dudala, aizue. Eta Jone Mirenek asko dakila, of course.
Vaya pedos que voy a echar... esan dut, ozen, lehenengo tenedorekada ahora eramatean... Gorri koloreko pixa egin dut atsalde osoan, harrapatu katua! Hori, mingaina nola gelditu zaidan ez aipatzearren... Jatetxea, ikus daitekeen moduan, izugarria. Liburutegia ere bazeukan eta! Ah, eta azpikoa, garagardoen zerrenda amaigabea!
TRAVELLERS CAFE
Andersonvilleko kafetegi tipoa da. Asko daude horrelakoak Chicagon.(Eta alde guztietan, noski) Kontua da hau ezaguna dala. Batek daki zergatik, ez du eta ezer espezial-espezialik...
HALLOWEN
Gai eskatologikoak aldera batera utziz, kuriosoa nola prestatzen dituzten etxe-atariak urriaren 31-rako. Egunak aurrera doazen neurrian, halaxe ageri zaizkigu Chicagoko etxebizitzen fatxadak.
YELP
Hona datorrenarentzat aholkua: deskargatu YELP herraminta sakelekora. Oso gida erabilgarria da. Taberna, jatetxe, kontzertu edo bilatzen duzun gauzarik gustokoenak non dauden erakusten dizkizu di-da batean.
JENDEA
Jende diferentea ezagutzeko aukera ematen du bidaiak. Badaude gure alberge berean maratoia egitera etorritako bi bilbotar. Lehertutak zeuden gaur oraindik ere. Hiru astetarako etorri dira, hemen haien bidai-plana: bihar BOSTON, handik WASHINGTON, gero NEW YORK, ondoren LAS VEGAS, hurrena SAN FRANCISCO eta bukaerarako, akaso, HAWAI. Maratoia bera baino bidai nekagarriagoa iruditu zaigu guri, aizue.
Beste muturrean, CHARLES, mutil gazte frantseza. Urte bete Amerikari jiran. CANADAtik dator, EEBB zenbait hiritik pasa, eta HEGOAMERIKETARA doa ondoren. Halakoak ezagututa beti dabilkigu galdera bera buruan: nola demonio presupuestatzen da urte beteko bidaia luze bat?
Eta erdi bidean, Cristofer, venezolanoa eta zirkoko artista. Chavista amorratua. Kurtso bat egitera etorri da Chicagora. Sosik gabe dabil. Gustura hala ere, kurtsoa oso ona omen da eta. (Trapezista da bera).
OKELA!
Dendetan itxura oneko okela ikusten dugunez (txahal eta txerriak, bereziki, primerakoa; oilaskoak ez hainbeste) albergean bertan afaldu dugu. Bide batez nere otordu triste erremolatxatua ahazteko ere bai, jakina.
KONTZERTUA
Ezin Chicago utzi Blues kontzertu bat ikusi gabe. MATTHEM SCOLLER BAND ikustera joan gara. Mortala!
Andoniren aitaren urtebetetze eguna gaur.
ZORIONAK!!! gran hombre! Urte askotarako aita! Maite zaitut, jefe!
Eta, hortara jarrita, muxu bero bat gu bion guraso, anai-arreba, iloba, senitarteko eta lagun guztiei!
Cherrs! Zuek guztiogatik!
KONTZERTUA
Ezin Chicago utzi Blues kontzertu bat ikusi gabe. MATTHEM SCOLLER BAND ikustera joan gara. Mortala!
Andoniren aitaren urtebetetze eguna gaur.
ZORIONAK!!! gran hombre! Urte askotarako aita! Maite zaitut, jefe!
Eta, hortara jarrita, muxu bero bat gu bion guraso, anai-arreba, iloba, senitarteko eta lagun guztiei!
Cherrs! Zuek guztiogatik!
Pasajeros al tren! Txu-txu-txu, dolon-dolon-dolon, Maiu ta Lander gustora egingo lukete bidai hori... agian pare bat urte barru....
ResponderEliminarBidai ona izan !!!