Vistas de página en total

2011-10-07

Urriak 07- BLUES BROTERS NIGHT


KONTZERTUA


Atzetik aurrera gaurkoan. Gertukoenetik atzerantz. Zientoka kontzertu areto dago Chicagon; jazz, blues, rock, denetariko musika entzungai. Social Distortion, 7 seconds, Hanoy rocks, Bryan Ferry eta beste hainbatek atzo jotzen zuten, esaterako. Baina, noski, batez ere jazz eta bluesa entzuten da hemen. BLUES izeneko aretora joan gara gu (7dolar sarrera), J.W.Willians ikustera.
A ze kontzertua, lagunak. 3 ordu luzeko saio ikaragarria. Gozatu ederra hartu dugu, bai horixe.








































ASANBLEA


Asanblea izan dugu gaur arratsaldean. Gauza inportante asko zeuden erabakitzeko (kotxea noiz hartu, zein ibilbide egin...). Zerbeza batzuk erosi, albergeko terrazan atrintxeratu, eta... BONG! hasi da konbatea!










Kuadrilateroko ezkerreko partean, elastiko beltz eta praka txuriekin... "Burrito Bravo" Atxabaltako boxeolari burugogorra... Bidaia trenean egitearen aldeko diskurtso ondo landutakoaz...



Eskuinean berriz, elastiko gorriaz, "Torito cabezón"  Andoaingo boxeolari tematia... Kotxea hilabeterako alokatzearen aldeko fusteik bako ideiaz...   





Pozik Andoni lehenengo round-ean, borroka irabazita zeukalakoan...





Katakrak!
14. asaltoan, nork daki nondik ateratako ezker crotxet harrigarri bati esker Jone Mirenek irabazi du K.Oz.





Ez zaigu zerbeza tantoik gelditu. Borroka latzaaaaaaa!







AFARI JAPONESA


Konbateak pot egindak utzi gaitu. Luze jo du eta afaltzeko ordua ere joan zaigu (hemen oso goiz afaltzen da, 7-ak aldera), suertez jatetxe japoniar bat aurkitu dugu zabalik.
 Jone Miren txapeldun hemen ere, ikusi nola erabiltzen dituen palilloak! 






Misho zopa



Arrain eta barazki tenpura

Arrain entsalada









NO ES FASIL COMPAÑERO


Eguna irribarreka hasi dugu, beti lez. Asko dira hemen hego eta zentro-amerikarrak (mexikarrak batez ere). Zerbitzariak ia gehienak, ez dute ez, bizimodu erosorik. Chicagon (New York eta Washingtonen bezala) ia letrero guztiak ingeles eta espaiñolez daude. 
















AUSARDIA


Gringoen ausardia harrigarria da. Edonon zaudela, Hi, how are you? bota eta bere burua aurkezten dizute. Erraz ekiten diote solasaldi bati, inongo lotsa barik. Ea hilabeteotan lotsagabekeria horren brizna batzuk jasotzen ditugun...






Añadir leyenda






LIVE KONTZERT BIDEO:



No hay comentarios:

Publicar un comentario